Edukira joan

Mikel Losada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Losada

(2025)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Losada García
JaiotzaErmua1978ko abenduaren 28a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaJuan Antxieta Musika eta Antzerki Ikasketen Zentroa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Ramón Barea
Felipe Loza
Itziar Lazkano
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaPabellón Nº 6

IMDB: nm1390413 Twitter: MikelLosada33 Instagram: losada_mikel Edit the value on Wikidata

Mikel Losada Garcia (Ermua, Bizkaia, 1978) antzezlea da.

Ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin izan du, haien artean Ane edo Intimidad (Netflix), baita Espainia osoko ehun antzerki-ekoizpen baino gehiagotan ere.

Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan, hiru aldiz izendatu dute Euskal Aktore Onenaren Sarirako, azkenengoz 2022an, Ane filmarengatik. Orobat, 2001ean Euskal Aktoreen Batasunaren Sarietan Telebistako Aktore Onenaren Saria irabazi zuen; eta 2022an, berriz, kategoria berean izendatu zuten Intimidad telesailagatik.

Ermuan jaio zen 1978an. Hamasei urte zituela lortu zituen antzerki- eta ikus-entzunezko proiektuetan lehen paperak. Geroago, hemezortzi urterekin Ramon Barearen antzerki konpainian sartu zen. Ordutik hona, ikus-entzunezko ehun ekoizpen baino gehiagotan lan egin izan du, baita ehundik gora antzerki-produkziotan ere.

2020an, aldiz, Ane filmeko protagonista izan zen Patricia López Arnaizekin batera. Filmak bost izendapen jaso zituen Goya Sarietan, tartean Film Onenaren Saria. Azkenik, hiru Goya irabazi zituen.

Era berean, 2021ean Ana Murugarrenek zuzendutako García y García filmeko protagonista izan zen, José Mota, Pepe Viyuela eta Jordi Sánchezekin batera.

Pabellon 6 proiektuaren sortzaileetako bat da.

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Bilbon bizi da. Olatz Ganboa aktorearekin bikote harremana dauka eta elkarrekin alaba bat dute. 2016an berak eta Losadak Los amantes del Casco Viejo antzeztu zuten. Etxekoak telesaila ere elkarrekin grabatu zuten ETB1en, 2020an, COVIDen pandemiak eragindako konfinamendu betean. Border collie bat du, Kea izenekoa.

Ana Murugarren zinemagilearekin harreman estua du, eta berak azaldu duenez, Losada bere film guztietan agertzen da. Ramon Barea aktorearekin ere harreman estua du, Losadak bere lagun eta mentore jotzen baitu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.