Mikel Oiartzabal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Oiartzabal

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMikel Oyarzabal Ugarte
JaiotzaEibar1997ko apirilaren 21a (26 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Eibar KE / 2011
Real Sociedad2011 / 2015
Eibar KE2013 / 2014
Real Sociedad B2013 / 2015133
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2015 / 201520
Real Sociedad2015 / 30083
Euskal Herriko futbol selekzioa2016 / 11
Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2016 / 201640
Espainiako futbol selekzio nazionala2016 / 216
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2017 / 2019258
Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 202173
 
Posizio edo espezialitateaerdi puntakoa
Kirol zenbakia10
Lateralitateaezkertia
Pisua78 kilogramo
Altuera1,81 metro

FIFA: 201447843 UEFA: 250097180 Edit the value on Wikidata

Mikel Oyarzabal[1] Ugarte, (Eibar, 1997ko apirilaren 21a), gipuzkoar futbolaria da. Real Sociedad taldean jokatzen du aurrelari gisa. Lehen mailako debuta, titular gisa, Anoetan egin zuen, Betisen aurka, 2016ko urtarrilaren 31n.[2] Realeko kadete-taldean hasi zuen bere ibilbidea Zubieta aldean. Ezkertia da. Aurrelari moduan aritzen da futbol-zelaian,[3] eta, batzuetan, erdiko aurrelari postuan egin du lan. Baloia kontrolpean duenean, oso zaila da inork lapurtzea, erraz egiten ditu driblinak,[4] eta gogor jarduten du arerioa presionatzen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eibar futbol eskolan hasi zen hamalau urterekin, German Andueza entrenatzaile zuelarik. 2011n, Errealarekin entrenatzen hasi zen kadete mailan, eta gazte mailan hasi zen nabarmentzen; Liga bat irabazi zuten. 2014an, Errealaren 2. taldera iritsi zen, eta, denboraldi batean, 13 partidu jokatu, eta 3 gol sartu zituen. 2015ean, lehen taldera igo zen David Moyesekin, eta, ordutik, 120 partidutik gora jokatu, eta 20 gol sartu ditu. 2016ko abuztuaren 19an, kontratua berritu zuen Realarekin 2022ra arte. [5] Otsailaren 8an sartu zuen bere lehen gola RCD Espanyolen aurka, talde txuri-urdinak 0-5 irabazita. Egun batzuk geroago, bere lehen binakoa sartu zuen futbolari bezala, Granada CFren aurka 3-0eko emaitzarekin bukatutako partidan; azkenean, denboraldia, titular bezala amaitu zuen, eta guztira 6 gol sartu zituen, horietako bat ezinbestekoa izan zelarik FC Bartzelonaren aurkako garaipenean (1-0) eta taldearen errebelazio handia bihurtuz.[6] 2018ko abuztuaren 14an, kontratua 2024ra arte berritu zuen 75 milioi euroko etete-klausularekin.[7] Urriaren 5ean, garaipen bikoitza lortu zuen Athleticen aurka 1-3 San Mamesen.[8] 2019ko abuztuaren 17an, penaltiz sartu zuen, 101. minutuan, XXI. mendeko Lehen Mailako golik berantiarrena, Valentzia CFren aurka, Mestallan (1-1).

Gazte ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ko maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Sanse
Euskal Herria
2.B 2014/15 5 0 - - - - - - - - 5 0
2.B 2015/16 8 3 - - - - - - - - 8 3
Denera 13 3 - - - - - - - - 13 3
Real Sociedad
Euskal Herria
1. 2015/16 22 6 2 0 - - - - - - 24 6
1. 2016/17 38 2 5 2 - - - - - - 43 4
1. 2017/18 35 12 2 0 - - 6 2 - - 43 14
1. 2018/19 37 13 4 1 - - - - - - 41 14
1. 2019/20 37 10 7 2 - - - - - - 44 12
1. 2020/21 33 11 3 2 - - 7 0 1 1 44 14
1. 2021/22 22 9 5 3 - - 6 3 - - - - 33 15
1. 2022/23 23 4 3 0 - - 2 0 - - - - 28 4
1. 2023/24 - - - - - - - - - - - - - -
Denera 226 67 31 10 - - 21 5 - - 1 1 300 83
Ibilbide osoan 239 70 31 10 - - 21 5 - - 1 1 313 86

Euskadiko Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean, 18 urte azpiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen Euskadiko Selekzioarekin.[11] Txapelketa Balear Uharteetan antolatu zen,[12] eta bertako Selekzioaren aurka jokatu behar izan zuen final erdia, hain zuzen ere, Euskadiko Selekzioak. Euskadiko selekzioa garaile atera zen penaltietan, partida 0-0 bukatu ondoren. Finalean, Madrilgo Selekzioarekin egin zuten topo, eta 3-0 irabazi zuten, Mikelek hiru goletatik bat sartuz. 2016ko abenduaren 30ean, senior mailako Euskal Selekzioak Tunisiaren aurka jokatu zuen partida. Partida honetako deialdian sartu zen Mikel, eta Euskal Selekzioak San Mamesen 3-1 irabazi zuen partidan, gol bat egin zuen Mikelek, Aritz Aduriz eta Asier Illarramendiren golekin batera.

Espainiako Selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internazionala izan zen 21 urtez azpikoen kategorian, eta 2017ko martxoan egin zuen debuta.[13] 2017ko Europako 21 urte azpikoetara joan zen, non Espainiako konbinatua txapeldunorde izan zen, eta Mikel behin bakarrik izan zen titular. 2019ko ekainaren 30ean, 21 urtez azpiko Eurokopa irabazi zuen; bost partidatan bi gol sartu zituen.[14]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu, eta zilarrezko domina eskuratu zuen futbolean Espainia ordezkatuz; Brasilgo taldearen (urrezko domina) atzetik, eta Mexikoko taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen Espainiako taldea.[15][16]

Tokion, honako hauek osatzen zuten Espainiako taldea: Unai Simón, Óscar Mingueza, Marc Cucurella, Pau Torres, Jesús Vallejo, Martín Zubimendi, Marco Asensio, Mikel Merino, Rafa Mir, Dani Ceballos, Mikel Oyarzabal, Eric García, Álvaro Fernández, Carlos Soler Jon Moncayola, Pedri, Javi Puado, Óscar Gil, Dani Olmo, Juan Miranda, Bryan Gil eta Iván Villarrek.

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 2. lekua, zilarrezko domina Futbola, gizonezkoa.

Titulu Nazionalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Herrialdea Titulua Kluba
2020 España Espainiako Errege Kopa Real Sociedad

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Oyarzabal idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Oiartzabal onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia
  2. Eskudero, Jon. (2016-01-31). «Irabazteak balio zuen» Berria (Noiz kontsultatua: 2016-02-02).
  3. Mikelen gaitasunak
  4. Oyarzabalen ezaugarriak
  5. (Gaztelaniaz) «Mikel Oyarzabal renueva hasta 2022 con la Real Sociedad y espanta los rumores de su marcha al Athletic» ELMUNDO 2016-08-19 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  6. (Gaztelaniaz) Rodrigálvarez, Eduardo. (2016-04-10). «La Real Sociedad sorprende al Barcelona e incendia la Liga» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  7. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-08-14). «Real Sociedad | Mikel Oyarzabal Oyarzabal renueva hasta 2024 con cláusula de 75M€» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  8. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2018-10-05). «Exhibición de la Real Sociedad en una noche de derbi y VAR» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  9. Kadetea
  10. Ibilbidea
  11. Espainiako txapelduna
  12. 18 urte azpiko Espainiako Txapelketa
  13. (Gaztelaniaz) «Odriozola y Oyarzabal ya están en Donostia tras su debut Sub-21» Mundo Deportivo 2017-03-28 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  14. (Gaztelaniaz) Rivas, Jon. (2019-07-01). «Oyarzabal, campeón y licenciado» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  15. «Mikel Oiartzabal Ugarte» olympedia.org (Ingelesez)
  16. «Mikel Oiartzabal Ugarte» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]