Mikelete

Wikipedia(e)tik
Mikeleteak» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mikeleteak
Mikeleteen Atala
Gipuzkoako Foru Polizia
MikeleteakMikeleteen AtalaGipuzkoako Foru Polizia
Sorrera 1823
Mota Forala
Eremua  Gipuzkoa
Egoitza Donostia
Mikeleteen Burua Imanol Lasa
Langileak 4

Mikeletea ("praka-gorri" edo "txapel-gorri" ezizenez ere ezagunak) Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko polizia taldea da. Garai batean Aldundiaren ardurapeko miliziako kideak izan ziren.[1] Bizkaian ere hasierako izendapena izan zen, foral izena hartu arte.

Lehendabiziko helburuak herri-bakea mantentzea eta gaizkileen jazarpena bazituzten ere, XIX. mendean zehar aldatuz joan ziren, eta azken aldian herrialdeko zergak ere jaso behar izan zituzten. Gaur egun, beraien funtzioak foru eraikinen zaintza eta, aldundiko ahaldun nagusi eta foru diputatuen bizkartzaintza dira. 4 mikelete daude gaur egun eta organikoki Ertzaintzako agenteak dira Gipuzkoako Foru Aldundira esleituak daudenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mikeleteak Alegian, 2009 urteko kaleko antzezpena.

Konbentzio Gerran herrialdean mikelete talde bat sortu bazuten ere[2], lehendabizikoz 1839ko irailaren 24an Gipuzkoako Foru Aldundiak Segurtasun Publikoa eta Babesaren Jagoleen taldea eratu zuen, Lehen Gerra Karlistaren soldadu ohiak erabiliz.

Jagoleak 1841ean deuseztatu eta 1844an mikeleteak sortu zituzten. 100 laguneko taldeak arazoaz arazo irautea lortu zuen. 1874ko uztailaren 16an, Hirugarren Gerra Karlista zela eta, Gipuzkoako Mikelete Boluntarioen Batailoi sortu zen, hildako asko izan zuena.

Espainiako Gerra Zibilean, Gipuzkoako kanpaina eta gero, mikelete gehienek errepublikazaleen alde egin eta Bizkaian aritu ziren. 1937ko ekainaren 23an itun ekonomikoa kendu ondoren, abuztuaren 25ean Iparraldeko Armadaren jeneral-buruzagia zen Gil Yustek Gipuzkoako Mikeleteak eta Bizkaiko Miñoiak deuseztatu zituen[3].

2012. urtean Martin Garitano ahaldun nagusiak, mikeleteen atala deuseztatu zuen eta agenteak Ertzaintzara itzuli ziren. 2015eko foru hauteskundeen ondoren, foru gobernu berriak mikeleteak berreskuratu zituen.[4]

Janzkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janzkera honakoa zen: txapela gorria; kapa urdin iluna, barrutik kolore gorrikoa; belaunetarainoko pontxo urdin iluna; gerriko beltza, eta galtza gorriak. Arma moduan fusil bat eta matxete bat izaten zuten. Ofizialek sablea eramaten zuten arma zuri moduan.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]