Mikhail Artsybaxev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Artsybaxev

Bizitza
JaiotzaDobroslavivka (en) Itzuli1878ko azaroaren 5a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaVarsovia1927ko martxoaren 3a (48 urte)
Hobiratze lekuaOrthodox Cemetery in Warsaw (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, eleberrigilea eta antzerkigilea

IMDB: nm1863727 Find a Grave: 90310298 Edit the value on Wikidata

Mikhail Petrovitx Artsybaxev (errusieraz: Михаи́л Петро́вич Арцыба́шев, polonieraz: Michał Arcybaszew; Dubroslavivka, 1878ko azaroaren 5a - Varsovia, 1927ko martxoaren 3a) ukrainar idazlea izan zen.

16 urterekin eskola utzi ondoren bulego batean lan egin zuen 1895 eta 1897 artean. Hurrengo bi urteetan Kharkiveko Marrazketa eta Arte Eskolan ikasi zuen txirotasunan bizi zen bitartean.

1898an San Petersburgora joan zen eta kazetaritzan aritu zen. Bertan estilo naturalista zuten eleberriak eta antzezlanak idatzi zituen. Batzuk berandu argitaratu ziren zentsuraren presioengatik.

1912an Moskura joan zen eta 1917an Idazle baten oharrak boltxebike aurkako lan idatzi zuen. 1923an Poloniara emigratu zuen, bere amaren lurraldera, eta boltxebikeen etsai bihurtu zen. Tuberkulosiak jota hil zen 1927an.

Lan hautatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tumanov Paxa, 1901
  • Ivan Landeren heriotza, 1904
  • Sanin, 1907

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]