Mikhail Lazarev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Lazarev

Bizitza
JaiotzaVladimir1788ko azaroaren 3a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaMikhail Lazarev House, Sevastopol (en) Itzuli
HeriotzaViena1851ko apirilaren 11 (juliotar egutegia) (62 urte)
Hobiratze lekuaSt. Vladimir's Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaPyotr Gavrilovich Lazarev
Ezkontidea(k)Yekaterina Lazareva (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNaval Cadet Corps (en) Itzuli
(1800 -
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiar Itsas Armada Inperial
Graduavice admiral (en) Itzuli
admiral (en) Itzuli
kontr-admiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakFinlandiako Gerra
Errusiako frantziar inbasioa
Navarinoko gudua

Find a Grave: 11969 Edit the value on Wikidata

Mikhail Petrovitx Lazarev almirantea (errusieraz: Михаил Петрович Лазарев, 1788ko azaroaren 3a - 1851ko apirilaren 11) Errusiako flotaren komandante eta esploratzailea izan zen. 

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza eta karrera hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazarev Vladimir-en jaio zen, Vladimir probintziako errusiar noblezia zaharraren ondorengoa. 1800. urtean Errusiako Itsas Eskolan sartu zen. Hiru urte geroago britainiar flotara bidali zuten, bost urteko nabigazio jarraitua eginez. 1808tik 1813ra, Lazarev Baltikoko flotaren zerbitzuan zegoen. 1808-1809ko Finlandiako Gerran eta 1812ko Gerra Abertzalean parte hartu zuen. 

Karrera esploratzaile bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lazarev-ek lehenbizikoz zirkumnabigatu zuen mundua 1813-1816an, Suvorov itsasontzian; Kronstadten hasi zen espedizioa eta Alaskara iritsi zen. Bidaian zehar, Lazarevek Suvorov Atoloia aurkitu zuen. 

Mirny itsasontziaren buru eta Fabian Gottlieb von Bellingshausen-en laguntzailea 1819-1821eko munduan zeharreko itsas bidaian (Bellingshausen Vostok itsasontziaren buru zen), Lazarev Antartika eta uharte ugari aurkitzean parte hartu zuen. 1820ko urtarrilaren 28an, espedizioak Antartikako kontinentea aurkitu zuen, Antartikako kostaldera hurbilduz 69°21′28″S 2°14′50″W / 69.35778°S 2.24722°W / -69.35778; -2.24722 koordenatuetara eta izotz-zelaiak ikusiz.

1822-1825 urteetan, Lazarev-ek hirugarren aldiz zirkumnabigatu zuen mundua Kreyser fragatan, ikerketa zabala eginez meteorologiaren eta etnografiaren arloetan. 

Aginteak gerra garaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1825. urtean, Lazarev Azov itsasontziaren komandante bihurtu zen, Mediterraneoko Lehen Eskuadroiko bandera-ontzi bezala Mediterraneo Itsasora nabigatzen zena Login Petrovitx Geiden almirantearen agindupean eta 1857an Navarinoko guduan parte hartu zuena. Lazarevek almirante maila lortu zuen borroka bikainagatik. 

1828-1829an, Dardaneloen blokeoaz arduratu zen. 1830. urtean, Lazarev Kronstadtera itzuli zen eta Baltikoko ontzidiaren komandante bihurtu zen. Bi urte geroago, Itsaso Beltzeko ontzidiko langileen burua bihurtu zen. 1833ko otsailean eta ekainaren 18an, Lazarevek tropak Errusiara eraman zituen Bosfororaino eta Hünkâr İskelesi Ituna sinatu zuten Otomandar Inperioarekin. 1833. urtean, Lazarev Itsaso Beltzeko ontzidiaren eta Itsaso Beltzeko portuen komandantea izendatu zuten, baita Sebastopoleko eta Mykolaiveko gobernadore militarra ere.