Mikhail Nesterov

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Nesterov
Mikhail Nesterov.jpg
Bizitza
JaiotzaUfa1862ko maiatzaren 19a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1942ko urriaren 18a (80 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Hezkuntza
HeziketaMoscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) Itzuli
Arteen Akademia Inperiala
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta filosofoa
Lan nabarmenakThe Vision to the Youth Bartholomew (en) Itzuli
Portrait of Ivan Pavlov (en) Itzuli
In Russia. Soul of the people. (en) Itzuli
The Hermit (en) Itzuli
The Great Taking of the Veil (en) Itzuli
Under Blagovest (en) Itzuli
Jasotako sariak
MugimenduaRussian symbolism (en) Itzuli
Genero artistikoamargolaritza historikoa
paisaia margolaritza
arte sakroa
genero-margolana
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza ortodoxoa
Alderdi politikoaUnion of the Russian People (en) Itzuli

Musicbrainz: 18dca584-5550-4e53-a98a-cf4e45958be9 Discogs: 3711498 Edit the value on Wikidata
Нестеров Михаил автограф.JPG

Mikhail Vasilievitx Nesterov (Ufa, 1862ko maiatzaren 31Greg./maiatzaren 19aJul. - Mosku, 1942ko urriaren 18a) errusiar margolari sinbolista izan zen.

1877an Moskuko Margolaritza, Eskultura eta Arkitektura Eskolan sartu zen. Pavel Sorokin, Ilarion Prianixnikov eta Vasili Perov izan zituen irakasle. 1879an erakusketetan parte hartzen hasi zen eta handik bi urtera Arte Ederren Akademia Inperialean sartu zen. Moskura itzuli zenean, Alexei Savrasoven lezioak jaso zituen.

Bere lehen arrakasta "Ermitaua" izeneko margolanarekin iritsi zen. Salmentako diruarekin Europan zehar bidaiatu ahal izan zuen.

Ermitaua

Kieveko San Volodimir katedralaren dekorazioan parte hartu zuen, horma-irudiak eta ikonoak eginez. Beste erlijio-enkargu batzuk ere egin zituen. Abastumamiko Aleksandr Nevski elizan eta Moskuko Marfo-Marinski komentuan lan egin zuen.

Deikundea, Marfo-Marinski komentua.

1905eko Errusiako Iraultzaren ondoren, Errusiar Herriaren Batasunarekin bat egin zuen, eskuin muturreko alderdi nazionalistarekin eta tsarraren aldekoarekin. Komunismoaren garaipenaren ondoren, margolaritza erlijiosoa utzi eta erretratuak margotzen aritu zen. 1938ko Purga Handian bere suhia exekutatu zuten eta alaba espetxeratu egin zuten. Bera bi astez egon zen kartzelan. 1941ean Stalin saria jaso zuen Ivan Pavloven erretratuagatik.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]