Edukira joan

Mikhail Tukhatxevski

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikhail Tukhatxevski

Bizitza
JaiotzaQ558263 Itzuli1893ko otsailaren 16a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaMosku1937ko ekainaren 12a (44 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Hezkuntza
HeziketaAlexandrov Military School (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraErrusiako Armada Inperiala
GraduaSobietar Batasuneko mariskala
podporuchik (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Errusiako Gerra Zibila
Polonia-Sobietar Batasuna Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Mikhail Nikolaievitx Tukhatxevski (errusieraz: Михаи́л Никола́евич Тухаче́вский; Pensa, Smoliensk, Errusia, 1893ko otsailaren 16a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1937ko ekainaren 12a) sobietar mariskala izan zen.

Familia noble bateko semea zen, eta 1914an Akademia militarrean graduatu zen. Lehen Mundu Gerran preso hartu eta Alemaniara eraman zuten, baina Errusiara ihes egitea lortu zuen, eta Armada Gorrian sartu zen. Trotskik IV. armadako buruzagi egin zuen eta txekiarrak Ural mendietaraino bidali zituen.

Errusia eta Poloniaren arteko gerran (1920) mendebaleko fronteko buruzagia izan zen. 1921ean Kronstadteko marinelen matxinadari aurre egin zion. 1925-1928 urteetan Leningradeko Estatu Nagusiko buru izan zen, eta 1931tik aurrera defentsarako komisarioaren laguntzailea. 1935ean mariskal izendatu zuten. Stalinek abiarazi zituen Moskuko auzietan traizioa leporatu zioten, eta heriotza-zigorra eman ondoren, 1937. urtean hil zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikhail Tukhatxevski Aldatu lotura Wikidatan