Miklós Horthy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miklós Horthy
Horthy Miklós kormányzó.jpg
Hungariako erregeordea

1920ko martxoaren 1a - 1944ko urriaren 15a
Károly Huszár (en) Itzuli - Ferenc Szálasi (en) Itzuli
Hungariako defentsa ministroa

1919ko maiatzaren 31 - 1919ko uztailaren 12a
Zoltán Szabó (en) Itzuli - Ferenc Schnetzer (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKenderes (en) Itzuli1868ko ekainaren 18a
Herrialdea Hungariako Erresuma
HeriotzaEstoril1957ko otsailaren 9a (88 urte)
Hobiratze lekuaKenderes (en) Itzuli
Familia
AitaIstván Horthy
AmaPaula Halassy
Ezkontidea(k)Magdolna Purgly  (1901eko uztailaren 22a -  1957ko otsailaren 9a)
Seme-alabak
LeinuaQ1055277 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaReformed College of Debrecen (en) Itzuli
(1876 - 1878)
HizkuntzakHungariera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria eta ofizierra
Lantokia(k)Rijeka
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAustro-Hungarian Navy (en) Itzuli
Graduavice admiral (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Find a Grave: 44499645 Edit the value on Wikidata
Miklos Horthy signature.svg

Miklós Horthy (hungarieraz: Vitéz nagybányai Horthy Miklós; alemanez: Nikolaus von Horthy und Nagybánya; Kenderes, Austria-Hungaria, 1868ko ekainaren 18a - Estoril, Portugal, 1957ko otsailaren 9a) hungariar militarra eta politikaria izan zen. 1920-1944 bitartean Hungariako erregeordea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Hungariako Kenderes herrian jaio zen, kalbinista aitoren semeen familia batean. Fiumeko itsas armadako akademian egin zituen ikasketak. 1909tik 1914ra Frantzisko Josef I.a Austriakoa enperadorearen gai militarretako laguntzaile izan ondoren, Lehen Mundu Gerran Austria-Hungariako itsas armadako buruzagi gorena izatera iritsi zen.

Bela Kunen aurkako gobernu kontrairaultzaileko kide izan zen, 1919ko azaroan Budapestera sartu zen, gudaroste nazionala bere mendean zuela. 1920ko martxoaren lehenean Nazio Biltzarrak Hungariako erregeorde izendatu zuen. Estatuburu zela, habsburgotarrek berriro erregetza hartzeko egin zituzten ahaleginak galarazi eta askatasunen aurkako politika bideratu zuen, komunistak eta juduak harturik bereziki erasogai. Bigarren Mundu Gerraren hasieran neutro izaten saiatu zen eta nazionalsozialismoa guztiz gogoko ez bazuen ere, azkenean Alemania eta Italiaren alderdira bildu zen. 1944an alemaniarren okupazioa eta haiek ezarritako gobernua onartu behar izan zuen. Sobietar tropak Hungarian sartzen ari zirela, haiekin negoziatzen saiatu zen, baina SSek bahitu zuten eta Alemaniara eraman. Gerra amaieran ihes egin zuen eta Portugalen hartu zuen bizilekua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Miklós Horthy Aldatu lotura Wikidatan