Miklós Németh
Miklós Németh (Monok, 1948ko urtarrilaren 24a) hungariar ekonomialari eta politikaria izan zen. Hungariako lehen ministroa izan zen 1988tik 1990era.
Ekonomia ikasi zuen Budapesteko Corvinus Unibertsitatean eta gero unibertsitateko irakasle izan zen. Beka batekin Harvardeko Unibertsitatean ikasketak zabaldu zituen. Hungariako Langileen Alderdi Sozialistan sartu zen eta analisi ekonomikoko sailean lan egin zuen.
1988an lehen ministro izendatu zuten. Ekialdeko alemaniarrei Hungaria zeharkatzen utzi zien Mendebaldeko Alemaniara iristeko, eta Hungariako Langileen Alderdi Sozialista Hungariako Alderdi Sozialista bihurtu zuen. 1989ko urrian parlamentuak konstituzioari zuzenketa bat onartu zion eta Hungariak estatu komunista izateari utzi zion.
Németh 1990eko hauteskundeetara aurkeztu zen, baina József Antallek garaitu zuen. 1991tik 2000ra Londresen lan egin zuen Berreraikuntza eta Garapeneko Europako Bankuan.