Edukira joan

Miklós Ybl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miklós Ybl

(1866)
Bizitza
JaiotzaSzékesfehérvár, 1814ko apirilaren 6a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaBudapest, 1891ko urtarrilaren 22a (76 urte)
Hobiratze lekuaFiumei kaleko hilerria 
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaVienako unibertsitate teknologikoa
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Find a Grave: 9536 Edit the value on Wikidata

Miklós Ybl (Székesfehérvár, 1814ko apirilaren 6aBudapest, 1891ko urtarrilaren 22a) hungariar arkitektoa izan zen.

Vienako Teknologia Institutuan graduatu zen eta 1832an Mihály Pollacken laguntzaile lanetan hasi zen. 1836tik 1840ra Henrik Kochekin lan egin zuen eta ondoren Munichera joan zen Arte Ederren Akademian ikastera. Italian ere ibili zen ikasten. Hungariara itzulita, Mihályren semea Ágoston Pollackekin elkartu zen, eta elkarrekin Ikervar gaztelua eraberritu zuten.

Yblen lehen lan garrantzitsua 1845 eta 1855 artean egindako Fot eliza izan zen. Bere lehen proiektuak estilo erromantikokoak dira eta ekialdeko eraginak dituzte. Azken lanetan ere estilo erromanikoa erabili zuen, eta 1860an Italiara egindako bigarren bidaia baten ondoren, estilo neo errenazentista egokitu zuen. Eraikin garrantzitsuak diseinatu zituen Budapesten eta, gainera, eliza eta gaztelu ugari probintzietan.

Lan nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Yblen hilobia, Kerepesi hilerria, Budapest
  • 1845–1849: Fót, Károlyi gaztelua.
  • 1845–1855: Fót, eliza katolikoa
  • c. 1852: Budapest, Grabovszky – (Rózsa-) etxea
  • 1857–1858: Budapest, Ukuilu nazionalak
  • c. 1860: Albertirsa, Szapáry kripta
  • c 1860: Leányfalu, Gyulai etxea
  • c. 1860: Gerla, Wenckheim gaztelua
  • 1860–1864: Nagycenk, eluza katolikoa
  • 1862: Kecskemét, eliza ebanjelikoa
  • 1862–1865: Budapest, Festetics jauregia
  • 1862-1864: Ečka, eliza katolikoa
  • 1863: Budapest, Károlyi jauregia
  • 1863–1864: Budapest, MTA eraikina
  • c. 1865: Fegyvernek, Szapáry gaztelua
  • 1865–1866: Budapest, Legebiltzarraren eraikin zaharra
  • 1865–1879: Budapest, eliza katolikoa, Bakáts plaza
  • 1867: Budapest, Pálffy jauregia
  • 1867–1891: Budapest, István Szent basilika
  • 1869: Pest lehen aurrezki-bankua
  • 1870–1874: Budapest, Aduana-eraikina
  • c. 1872: Parád, Ybl Hotela
  • 1873–1884: Budapest, Hungariako Opera Nazionala
  • 1874–1982: Budapest, Gazteluko kioskoa eta bazarra
  • 1875–1879: Ókígyós, Wenckheim gaztelua
  • 1880–1882: Parádsasvár, Károlyi gaztelua
  • 1880–1891: Budapest, Gazteluko muinoaren birmoldaketa
  • 1882–1888: Budapest, Budapest Clarisseum eliza katolikoa
  • 1883–1884: Budapest, Széchenyi Jauregia
  • c. 1888: Parád, Erzsébet Hotela

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]