Mikoian MiG-31

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Mikoian MiG-31
Russian Air Force MiG-31 inflight Pichugin.jpg
MotaEhiza-hegazkina
EraikitzaileaMikoian-Guveritx
Lehenengo hegaldia1975eko irailaren 16a
Zerbitzu hasiera1981eko maiatzaren 6a
EgoeraZerbitzuan
Erabiltzaile nagusiakErrusiako Aire Indarra
Kazakhstango Aire Armada
Prudukzio urteak1975–1994
Unitate eraikiak519

Mikoian MiG-31 (errusieraz Микоян МиГ-31; NATO kodez: Foxhound, Sobietar Batasuneko ehiza-hegazkin supersoniko bat da. Mikoian-Guveritx hegazkinlaritza konpainiak eraiki zuen. Gaur egun, Errusiako Aire Indarran eta Kazakhstango Aire Armadan zerbitzuan jarraitzen du. 1975eko irailaren 16an lehenbiziko hegaldia burutu zuen.

Gerra Hotzan aski ospetsua egindako Mikoian-Gurevitx MiG-25 ehiza-hegazkinean oinarrituz garatua izan zen. Ehiza-hegazkin jardueran aritzeko gain, bonbaketariei laguntza estrategikoa eman eta Sobietar Batasuna edo Errusiako mugetatik kanpoko aire eremuetan jarduteko ere diseinatua izan zen.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982an Clint Eastwood aktoreak antzeztutako Firefox filmean kode izen bereko fikziozko hegazkina agertzen da, alegia, filmean berezko MiG-31 izenaz izendatzen da, halere, fikziozko hegazkinak itxuraz nahiz ezaugarri ultrateknologikoei dagokionez ez du benetazko MiG-31 hegazkinaren antzekotasunik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mikoian MiG-31 Aldatu lotura Wikidatan