Edukira joan

Mikronutriente

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mikronutrienteak izaki bizidunek, gizakiak barne, bizitzan zehar osasunari eusteko kantitate txikietan behar dituzten funtsezko elementuak dira.[1] Funtzio fisiologiko eta metaboliko garrantzitsuak betetzen dituzte, hala nola kofaktore entzimatikoak, entzima ugariren (talde prostetikoen) egituraren parte direlako edo entzima horiei laguntzen dietelako (koentzimak).[2]

Mikronutriente ezagunenak dira:

Beste batzuk:

Mikronutrienteak elikadura gisa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mikronutriente batzuk pilula bezala hartu daitezke

Giza eta animalien elikadurarako, bitamina eta mineralak hartzen dira mikronutrientetzat, izan ere, egunero kopuru txikitan hartu behar dira. Giza elikadurarako, eguneroko mikronutrienteen eskakizunak 100 miligramo baino gutxiagokoak dira, makronutrienteak gramotan behar diren bitartean. Mikronutriente garrantzitsuenetarikoak iodoa, burdina eta A bitamina dira, funtzio kognitibo eta fisiologikoen garapenerako, hazkunde fisikorako eta infekzioen aurkako erresistentziarako funtsezkoak baitira.

Garrantzia handia dutenak eta beren funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hortzak, hezurrak eta ehun bigunak mantentzen laguntzen du, ikusmen ona errazten du eta haurdunaldia eta edoskitzea bezalako prozesu biologikoak arazorik gabe gerta daitezen sustatzen du.

Antioxidatzaile indartsua da, kolagenoaren sintesian paper garrantzitsua du eta mukosak babesten ditu.

Hezurren sorreran beharrezkoa da. Gainera, egitura eta zurruntasuna ematen die hortzei, eta muskuluen mugimenduan eta hodietan zehar odolaren zirkulazioan laguntzen du.

Beharrezkoa da hemoglobina (oxigenoa garraiatzen duen molekula) sortzeko, besteak beste.

Organismoaren funtzionamendu optimorako beharrezkoa da. Funtzio nagusiak hauek dira: proteinak sortzea, muskuluen uzkurduran laguntzea eta koroaren jarduera elektrikoa kontrolatzea.

Honako elikagaietan aurki daitezke mikronutrienteak:[4]

  • Esnekiak: esneak eta bere eratorriek B2, B12 eta A bitamina kopuru handiak dituzte.
  • Haragi gorriak eta zuriak: gorriak edo zuriak izan, biek B3, B6, eta B12 bitaminak ematen dituzte, baita burdina eta zinka bezalako mineralak ere.
  • Barazkiak: mikronutrienteen iturri bikainak dira, organismoari B2, B3, B6, C, A, eta K bitaminak eskaintzen dizkiote, azido folikoaz eta burdinaz gain.
  • Lekaleak: dilistek, txitxirioek eta babek B1 bitamina, azido folikoa, burdina eta zinka dute.
  • Zereal integralak: oloa, artoa, zekalea edo garagarra bezalako zerealak B1, B2, B3 eta E bitamina ugari dute.

Mikronutrienteen urritasunek adin guztietako bi mila milioi pertsona baino gehiagori eragiten diete, garapen bidean dauden herrialdeetan zein industrializatuetan. Gaixotasun batzuen kausa dira, beste batzuk areagotzen dituzte, eta munduko osasunean eragin handia dutela onartzen da. Mikronutriente garrantzitsuek iodoa, burdina, zinka, kaltzioa, selenioa, fluorra eta A, B6, B12, B1, B2, B3, B9 eta C bitaminak dituzte.[5]

Mikronutrienteen urritasunak honako hauek eragin ditzake:[6]

  • Osasun txarra begietan.
  • Jaiotzean pisu txikia izatea.
  • Eragin negatiboa haurren garapen fisikoan eta kognitiboan.
  • Helduek gaixotasun kronikoak izateko arriskua areagotzea.

Mantenugai ugariko askotariko elikagaien, elikagai aberastuen eta bitamina-osagarrien ingestan oinarritutako estrategiek, mikronutrienteen urritasunei aurre egiten laguntzen diete.

  1. Ciudad Reynaud, Antonio. (2014-04). «Requerimiento de micronutrientes y oligoelementos» Revista Peruana de Ginecología y Obstetricia 60 (2): 161–170. ISSN 2304-5132. (kontsulta data: 2024-11-04).
  2. (Gaztelaniaz) La evaluacion de la inocuidad de los alimentos derivados de animales modificados geneticamente, incluidos los peces. Food & Agriculture Org. 2004 ISBN 978-92-5-305110-6. (kontsulta data: 2024-11-04).
  3. «¿Qué son los micronutrientes? - revue_de_santé - Productos PiLeJe» www.pileje.es (kontsulta data: 2024-11-04).
  4. (Gaztelaniaz) «¿En qué alimentos se encuentran los micronutrientes? | Aprende Institute» aprende.com 2022-10-11 (kontsulta data: 2024-11-04).
  5. (Ingelesez) Tulchinsky, Theodore H.. (2010-06). «Micronutrient Deficiency Conditions: Global Health Issues» Public Health Reviews 32 (1): 243–255.  doi:10.1007/BF03391600. ISSN 2107-6952. (kontsulta data: 2024-11-04).
  6. (Gaztelaniaz) «Micronutrientes - OPS/OMS | Organización Panamericana de la Salud» www.paho.org 2023-08-11 (kontsulta data: 2024-11-04).