Edukira joan

Mikrougaztun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Muxar grisa

Mikrougaztun ugaztun txikiak sailkatzeko termino kolokial bat da, balio taxonomikorik gabea. Balio taxonomikorik ez badu ere, hizkuntza zientifikoan asko erabiltzen da eta ugaztun batzuk sailkatzeko erabili ohi dute zientzialariek.[1] Talde kolokial honetan sartzen diren ugaztunak txikiak dira bizi ziklo guztian zehar, salbuespenak salbuespen (karraskari handiak baitaude), beraz, mikrougaztunen taldean sailkatzeko espezieen ale helduen tamaina hartzen da oinarritzat. Edozein ugaztunaren kume txiki bat, berez, tamaina txikikoa izate hutsagatik, ez da mikrougaztun gisa hartzen, jaio berritan edo kumetan txikiak edo oso txikiak izan arren heldutan espezie erlatiboki handiak izan daitezkeelako. Beraz, termino hau ugaztun espezie eta ordena zehatz batzuk sailkatzeko erabiltzen da, helduen tamaina aintzat hartuz.

Ugaztunen tamaina irizpide nahaskorra izan daitekeenez mikrougaztunen barruan sailkatu ala ez sailkatzeko, irizkipe kolokial komun bezala ordena taxonomikoak ezarri ohi dira mikrougaztunen taldean sartu ala ez erabakitzeko. Mikrougaztun terminoa deritzona ordena taxonomiko hauek osatzen dute: karraskarien ordenak, Eulipotyphla ordenak (satitsuak, satorrak eta trikuak), saguzarren ordenak eta Lagomorpha ordenak (untxiak, erbiak eta pikak).[1] Ordena taxonomiko horietatik kanpo dauden gainontzeko ugaztunak, beraz, ez dira mikrougaztun gisa hartzen, beren kumeen edo helduen tamaina txikia ala oso txikia izan daitekeen arren. Badaude ugaztun karniboro eta primate espezie batzuk oso txikiak direnak heldutan ere, karraskari eta lagomorfo batzuk baino askoz txikiagoak, hala nola; erbinudea, Cebuella pygmaea titi espeziea, Microcebus generoko primateak eta Tarsiidae familiako primateak, baina aurretik aipatutako ordena taxonomikoetatik kanpo daudenez ez dira kolokialki mikrougaztun gisa hartzen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) Bautista, Jorge Garrido. (2018-12-02). «Los micromamíferos y su seguimiento» El pulgar del panda (kontsulta data: 2025-12-03).