Milagros Rubio
Milagros Rubio | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tutera, 1952ko ekainaren 11 (72 urte) | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta poeta | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() Euskadiko Mugimendu Komunista |
Milagros Rubio Salvatierra (Tutera, Nafarroa Garaia, 1952ko ekainaren 11) Nafarroako politikaria eta poeta da.[1] Batzarre alderdiko politikaria da, Bardeako tiro eremuaren aurkako elkartearen bozeramailea dena.[2] Euskadiko Mugimendu Komunistaren kidea 1979an jaioterriko zinegotzi hautatu zuten. Tuterako Udaleko zinegotzia izan zen 36 urtez 2015 urtera arte eta 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan parlamentari bilakatu zen.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurra zenetik, poesia izan da beti lehena Milagros Rubiorentzat. Aspalditik da Traslapuente taldeko kidea, eta haiekin aldizkarietan edo liburu koraletan poemak argitaratu ditu. Bere lehen bakarkako lana 2021ean argitaratu zuen Sones de gozos.[1][3]
Politikari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere militantzia politikoa Francoren diktaduraren azken urteetan hasi zen bere jaioterrian, Espainiako Mugimendu Komunistaren (MCE) baitan, geroago Mugimendu Komunista (MC) bihurtuta, eta gero Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK), Nafarroako buruzagi nagusietakoa izan zena eta izan dena. Erantzukizun hori bere erakundeetan betetzen jarraitu du.
Zinegotzi
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Franco hil ondoren, 1979an, lehenengo udal-hauteskunde demokratikoak egin zirenean, Tuterako zinegotzi hautatu zuten, Nafarroako Ezkerraldeko Udalen Elkarteko (ANAI) hautagai gisa, Euskadiko Mugimendu Komunistak eta Ezker Komunistaren Erakundeak (1979an KEn sartu zen) sustatutako hautagaitza, hiru zinegotzi lortu zituena. Ordutik hona, Milagros Rubiok zinegotzi akta berritu du EMKren edo haren ondorengo erakundeen zerrendetan egindako udal hauteskundeetan (1983an Erriberako Ezkertiar Batzar gisa; 1987an eta 1991n Tuterako Ezker Asanblada gisa; eta eta 1995az geroztik, Batzarre gisa edo hura osatzen zuen koalizio gisa: Batzarre-Ezkerreko Batzarra 1995ean, 1999an Batzarre-Euskal Herritarrok gisa, 2003an Batzarre gisa eta 2007an Nafarroa Bai gisa.[4][5] 2011n Izquierda-Ezkerra koalizioko alkatetzarako hautagaia izan zen, Nafarroako Batzarrek eta Izquierda Unida de Navarrak (IUN-NEB) osatua.[6] Koalizioa hirugarren postuan geratu zen, eta lau zinegotzi lortu zituen.
Legebiltzarkide
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999ko hauteskundeetan eskualdeko legebiltzarkide ere hautatu zuten, Batzarre partaide zen Euskal Herritarrok zerrendaren barruan. Batzarre 2000ko martxoan ETAren tregua amaitu ostean EHrekin zuen koalizioa hautsi zuenean, Nafarroako Parlamentuko talde mistoan sartu zen Rubio. 2003ko foru hauteskundeetan zerrendaburua izan zen, bere hautagaitzak Parlamentuan sartzeko beharrezkoa den %3ko muga gainditu gabe. 2011ko hauteskunde orokorretan Izquierda-Ezkerra Senaturako zerrendaburua izan zen. [7] 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeetarako, 26. postuan sailkatu zen La Izquierda Plural taldean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) enlace, Obtener; Facebook; Twitter; Pinterest; electrónico, Correo; aplicaciones, Otras. (2021-04-11). Milagros Rubio: "Me comprometí tanto que no tenía tiempo ni para mí". (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ «La asamblea antipolígono denuncia el riesgo del polígono de tiro de las Bardenas» Diario de Navarra 2009-04-04.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Nueva, Plaza. (2021-03-04). «Milagros Rubio presenta su primer poemario en solitario» Plaza Nueva (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
- ↑ Antepasados de Luis Antonio de Ortiz Pinedo
- ↑ Homenaje por el 25 aniversario de los Ayuntamientos Democráticos[Betiko hautsitako esteka], Boletín municipal de Batzarre, nº 55, Tudela, julio 2004.
- ↑ IU y Batzarre presentan un proyecto para "ganar la batalla a la resignación", EFE, 29 de enero de 2011 (publicado en ABC.
- ↑ Batzarre elige a Milagros Rubio candidata al Senado por Izquierda-Ezkerra Txantiloi:Wayback, ABC, 23 de septiembre de 2011.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from uztaila 2024
- 1952ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Tuterarrak
- Emakume politikariak
- Nafarroako politikariak
- Nafarroa Baiko politikariak
- Batzarreko politikariak
- Nafarroako parlamentariak 1999-2003ko legegintzaldian
- Euskadiko Mugimendu Komunistako kideak
- Nafarroako Parlamentuko parlamentariak V. legealdian
- Emakume poetak