Milan Aleksić

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milan Aleksić
Milan Aleksić Olympics.jpg
Bizitza
JaiotzaBelgrad1986ko maiatzaren 13a (36 urte)
Herrialdea Serbia
Hezkuntza
Hizkuntzakserbiera
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria
Posizio edo espezialitateaattacker (en) Itzuli
Altuera197 zentimetro

Instagram: micacomi Olympic.org: milan-aleksic Edit the value on Wikidata

Milan Aleksić, ziriliko serbiarrez Милан Алексић (Belgrad, Serbia, 1986ko maiatzaren 13a), waterpoloko jokalari serbiarra da, eta atzelari moduan jokatzen du. Barceloneta taldean eta Serbiako gizonezkoen waterpolo selekzioan jokatzen du. 2012an, brontzezko domina olinpikoa eskuratu zuen, eta 2016 eta 2020an, berriz, urrezko domina olinpikoa. Munduko titulua ere lortu zuen 2009 eta 2015ean, eta Europako titulua 2012, 2014 eta 2016an. Kluben lehiaketetan, bere lorpenik nabarmenenak, LEN Euroliga eta LEN Superkopa dira 2011n, Partizan Raiffeisenekin irabazi zuena[1][2].

Ibilbidea klubetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partizan Raiffeisen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko urriaren 22an, Aleksićek Euroligako Taldeko lehen itzulian, gola sartu zuen, halere, Szeged Beton VEren aurka 8-9 galdu zuten. Azaroaren 9an, bere bigarren gola sartu zuen Euroliga Taldeko bigarren itzulian, TEVA-Vasas-UNIQAren aurka 10-10 emaitzeko partidan. Azaroaren 26an, txapelketako hirugarren gola sartu zuen 9-6 Euroligako hirugarren itzulian, ZF Eger-i Belgraden irabazita. Bi gol sartu zituen abenduaren 14an Euroligako laugarren jardunaldian, ZF Egerren aurka 12-8 galduta, 2. porrota izango zena. Otsailaren 8an, bi gol sartu zizkion Partizani Euroligako Taldeko bosgarren jardunaldian; bere taldeak arazo handirik gabe irabazi zuen 9-5 TEVA-Vasas-UNIQAren aurka. Otsailaren 26an, Aleksićek bere azken gola sartu zuen Euroligako Taldeko azken txanpan, bere taldeak 9-8 galdu zuen Szeged Beton VEren aurka, eta lehiaketatik kanpo geratu zen. Martxoaren 1ean, gola sartu zuen VK Vojvodinaren aurka, 10-9 irabazita "A Ligako" laugarren jardunaldian.

Ibilbidea selekzioarekin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko urtarrilaren 17an, Serbiaren bigarren partidan, Aleksićek bere lehen gola sartu zuen Europako Txapelketan, Alemaniaren aurka; serbiarrek 13-12 irabaziko zuten. 2012ko urtarrilaren 19an, txapelketako hirugarren partidan, bere bigarren gola sartu zuen 15-12 garaipen zail batean, Europako txapeldun defendatzailearen, Kroaziaren, aurka.

100. partida Serbiako selekzioarentzat. Urtarrilaren 23an, Aleksićek 100. partida ofiziala jokatu zuen bere selekzioarekin, A multzoko azken jardunaldian gola sartuz, Serbiak Montenegroren aurka galdu zuen 11-7ko emaitzarekin.

Urtarrilaren 27an, bi gol sartu zituen Italiaren aurka 12-8ko finalerdi batean. Milan Aleksićek 2012ko Europako Txapelketa irabazi zuen Serbiarekin urtarrilaren 29an. Montenegroren aurkako finalean, gol bat sartu zuen; bere selekzioak 9-8 irabaziko zuen[3] Hau izango zen bere lehen urrezko domina Europako Txapelketan.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan, Aleksić brontzezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak urrezko domina eskuratu zuen, eta Italiak zilarrezkoa.

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Aleksić urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Kroaziak zilarrezko domina, eta Italiak brontzezkoa eskuratuko zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Aleksić urrezko domina irabazi zuen Serbiako taldean izan zen. Greziak, zilarrezkoa, eta Hungariak brontzezkoa eskuratuko dute. Serbiaren taldea honako hauek ordezkatu zuten: Milan Aleksić, Nikola Dedović, Filip Filipović, Nikola Jakšić, Đorđe Lazić, Dušan Mandić, Branislav Mitrović, Stefan Mitrović, Duško Pijetlović, Gojko Pijetlović, Andrija Prlainović, Sava Ranđelović eta Strahinja Rašović-ek[4][5].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres
Erresuma Batua Erresuma Batua
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
gizonezkoa[6].
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
gizonezkoa[7].
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Waterpoloa
gizonezkoa[8].

Ohoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VK Partizan

  • Serbiako Txapelketa Nazionala: 2006–07, 2007–08, 2008–09, 2009–10, 2010–11
  • Serbiako Kopa Nazionala: 2006–07, 2007–08, 2008–09, 2009–10, 2010–11, 2011–12
  • LEN Txapeldunen Liga : 2010–11
  • LEN Superkopa : 2011
  • Eurointer Liga : 2010, 2011

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Milan Aleksić Artxibatua 2016-10-19 Wayback Machine-n. nbcolympics.com
  2. «Milan Aleksic signs with Szolnok» Waterpoloworld International.
  3. Serbia 2012 European champions Artxibatua 2013-12-14an en:Wayback Machine-n. Waterpoloworld.com. 2016-08-11n begiratua.
  4. «Milan Aleksić» olympedia.org 2022-01-05ean begiratua(Ingelesez)
  5. «Milan Aleksić» Olympics.com 2022-01-05ean begiratua (Gaztelaniaz)
  6. "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)
  8. "Waterpoloa, gizonezkoa, emaitzak 2012" olympedia.org (Ingelesez)

 

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]