Milango Unibertsitatea
Milango Unibertsitatea (italieraz: Università degli Studi di Milano) izen bereko hirian, Lonbardian (Italia), 1923an sortutako unibertsitate publikoa da. Italiako unibertsitate handienetako bat da, 62.801 ikasle, 2.455 irakasle eta irakasle ez diren 2200 langilerekin.
Unibertsitateko ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak nabarmen garatu dira urteetan zehar, eta nazioarteko aintzatespenak balio izan dio. Unibertsitatea Europako Ikerketa Unibertsitateen Ligako (ingelesez: League of European Research Universities) italiar kide bakarra da. Europako hogei unibertsitatek osatutako talde ospetsua, ikerketa-lana helburu duena. Leiden rankingean Italiako lehen unibertsitatea eta Europako zazpigarrena ere izan da.
Tokian-tokian, unibertsitateari «statale» diote, hiriko beste erakunde akademiko batzuekin nahastea saihesteko.