Milena Agus
Itxura
| Milena Agus | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Genova, 1959 (66/67 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
| Lantokia(k) | Cagliari |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Milena Agus (Genova, Italia, 1959ko urtarrilaren 2a) italiar eleberrigilea da; 1980ko hamarkadan hasi zen Sardiniar literatura berriko nobelagile nagusietako bat. Bere eleberriak Sardinian kokatzen dira.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Milena Agus Genovan jaio zen. Gurasoak Sardiniakoak zituen. Cagliarin bizi da, eta bertan Historiako eta Italierako irakaslea izan da.
Bere lehen eleberriak (Mentre dorme il pescecane, Nottetempo, 2005) bi argitalpen izan zituen hilabete gutxian, baina Mal di Pietre nobelak erakarri zuen publiko zabalaren arreta: Frantzian bestsellerra izan zen eta nazioarteko ospea lortu zuen (26 hizkuntzatara itzuli da). Mal di Pietre-k Strega sarian, Campiello sarian eta Stresa sarian finalista izan zen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mentre dorme il pescecane, Erroma, Nottetempo, 2005.
- Mal di pietre, Erroma, Nottetempo, 2006.
- Euskaraz: Giltzurrun-harriak, Fernando Reyk itzulia (Denonartean, 2010)[3]
- Perché scrivere, Erroma, Nottetempo, 2007.
- Scrivere è una tana, Cagliari, CUEC, 2007.
- Il vicino, Cagliari, Tiligù, 2008.
- Ali di Babbo, Erroma, Nottetempo, 2008.
- La Contessa di ricotta, Roma, Nottetempo, 2009.
- Euskaraz: Kondesa esku-guria, Fernando Reyk itzulia (Denonartean, 2010)[3]
- Nascoste al giorno. Il piacere di leggere e di scrivere, (Ettore Cannasekin), Cagliari, Tiligù, 2010.
- Sottosopra, Erroma, Nottetempo, 2011.
- Guardati dalla mia Fama (Luciana Castellinarekin), Nottetempo, 2014.
- Terre promesse, Nottetempo, 2017
- Un tempo gentile, Nottetempo, 2020
- Notte di vento che passa, Mondadori, 2024
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004ko Junturas Saria, Mal di Pietre.
- Relay Saria («roman d'évasion») Frantzian.
- Village Forte saria 2007.
- Campiello saria, epaimahaiaren 2007ko hautaketa berezia.
- Santa Marinella Peize 2007.
- Morante Elsa Saria 2007.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Italieraz) «Agus, Milena - Enciclopedia» Treccani (kontsulta data: 2026-02-11).
- ↑ (Italieraz) Abate, Francesco. (2007). Cartas de logu: scrittori sardi allo specchio. editoriasardacuec ISBN 978-88-8467-404-3. (kontsulta data: 2026-02-11).
- ↑ a b «euskarari ekarriak» ekarriak.armiarma.eus (kontsulta data: 2026-02-11).