Millôr Fernandes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Millôr Fernandes
Millor Fernandes por Cynthia Brito.jpg
Bizitza
Jaiotza Rio de Janeiro1923ko abuztuaren 16a
Herrialdea  Brasil
Heriotza Ipanema2012ko martxoaren 27a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Cora Rónai
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Lanbidea
Lanbidea hizkuntzalaria, idazlea, gidoilaria, itzultzailea eta poeta
IMDb nm0272884

Millôr Fernandes (1923ko abuztuaren 16a[1]2012ko martxoaren 27a) brasildar marrazkilari, umorista, antzerkigile, idazle eta itzultzailea zen.[2]

Rio de Janeiron jaio zen, eta 1938an hasi zen kazetaritzan lanean, Brasilgo zenbait aldizkaritan argitaratuz.

1956an, Millôr-ek Saul Steinbergekin partekatu zuen Buenos Airesko Nazioarteko Karikatura Erakusketako lehen saria, eta 1957an bakarkako erakusketa egin zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoaren Museoan.

Jaguar, Ziraldo eta besterekin batera, «O Pasquim» egunkari satiriko hauslea sortu zuen, 1969an.

Millôr-ek zenbait antzezlan arrakastatsu idatzi zituen, baita klasikoak itzuli ere, hala nola Shakespeare.

2012ko martxoaren 27an hil zen, 87 urte zituela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Millôr Fernandes". Releituras (portugesez)
  2. [1]. Webgune ofiziala.
  3. Millôr Fernandesen heriotza (portugesez)

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Millôr Fernandes Aldatu lotura Wikidatan