Mill Ends Park

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Mill Ends Park
Mill Ends Park.jpg
Kokapena
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Estatua  Oregon
Koordenatuak 45° 30′ 58″ N, 122° 40′ 24″ W / 45.5161°N,122.6732°W / 45.5161; -122.6732Koordenatuak: 45° 30′ 58″ N, 122° 40′ 24″ W / 45.5161°N,122.6732°W / 45.5161; -122.6732
Historia eta erabilera
Irekiera 1976

Mill Ends Park (sarritan modu okerrean Mill's End Park deitua)[1] Estatu Batuetako Oregon estatuko Portland hirian dagoen parke txiki bat da. 1948ko San Patrizio Egun batez eraikia izan zen, irlandar mitologiako usadiozko "Leprechauns" iratxoen bizileku izateko eraikia izan zen, bestalde, leku honetan barraskilo lasterketa lehiaketak ere antolatu ohi dira. Errekorren Guinness Liburuaren arabera, mundu osoko hiri parke nimiñoena da.

Berez, parkea 61 zentimetrotako diametroa eta 0,292m²-ko azalera du. Parkea baldin bada, hiriko udalak hala esaten duelako da, nahiz eta benetan loraleku bat besterik ez izan. .

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1948. urtean Mill Ends Park izango zen lekua argi poste bat ezartzeko aurreikusita zegoen toki bat zen. Argi poste hau aurkeztu ez eta txoko hartan belar txarrak hazten hasi ziren, hortaz, Oregon Journal egunkariko Fagan artikulugileak zulo hartan loreak erein eta ondoren aipatutako egunkariko zutabe batean "Mill Ends" izeneko artikulua idatzi zuen (hau egur lantegietan gelditu ohi diren pieza erregularren hondakinen aipamen bat zena).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oregon.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mill Ends Park Aldatu lotura Wikidatan