Milo Scorpiusekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Milo Scorpiusekoa
Argitalpena
Sortzailea Masami Kurumada
Agertzen da
Datu biografikoak
Herrialdea Grezia
Sexua edo generoa gizonezkoa

Milo Scorpiusekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Scorpiuseko urrezko zalduna da XX. mendeko gerra santuan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko istorioa baino lehen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko istorioaren hasiera baino lehen, Afrodita Piscisekoa Andromeda uhartea suntsitzera bidalia izan zen, baina, ezkutuan, Milo izan zen betebehar hori bete zuena.

Hamabi Etxeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko istorioan, bere lehen agerpena Hamabi Etxeen sagan da. Librako etxetik irten ondoren, Shun Andromedakoa, Shiryu Dragoikoa eta Seiya Pegasokoa Scorpiuseko etxera iristen dira. Bertan, bere Errestrikzio erasoarekin mugitu ezinik uzten ditu hiru brontzezko zaldunak. Ondoren, Hyôga Beltxargakoa iristen da, eta Miloren aurka borrokatzen du. Behin eta berriz jasotzen ditu Miloren Orratz Gorrindolak, azken unean, azken Orratz Gorrindola den Antares jasotzen duen une berean Hyôgak Miloren armajantziko hamabost puntuak jotzea lortzen duelarik. Honek, armajantziagatik izan ez balitz, izoztuta amaituko zuela esaten dio, eta Hyôgaren odolustea geratzen du, hala, zaldun guztiek Scorpiuseko etxea igaroz. Saga honen amaieran bost brontzezko zaldunen eta Saga Geminisekoaren arteko borrokaren lekuko da, saga horretan bizirik geratu diren beste urrezko zaldunak diren Shaka Virgokoa, Aldebaran Taurusekoa, Mü Ariesekoa eta Aioria Leokoarekin batera.

Hadesen sagan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hadesen sagan, gainontzeko urrezko zaldunak bezala, Aioros izan ezik, Hadesek berpiztu zuen Atenea hiltzeko betebeharrarekin. Hamabi orduko epea eman zien. Epe hori amaitzean, urrezko zaldunak hil egin ziren. Baina Ateneak berriz berpiztu zituen urrezko zaldunak, brontzezko zaldunei laguntzeko. Hala, urrezko zaldunak Aieneen Harresiaren parean elkartu ziren, eta euren kosmosa Aiorosen gezian elkartu zuten, azkenean, harresia zulatuz eta brontzezko zaldunei Hadesengana iristeko bidea libre utziz. Harresia suntsitzeaz batera hil ziren urrezko zaldunak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]