Milorri
Milorri | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asterales |
Familia | Asteraceae |
Leinua | Anthemideae |
Generoa | Achillea |
Espeziea | Achillea millefolium Linnaeus, 1753 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | Millefolii flos (en) eta yarrow oil (en) |
Milorria (Achillea millefolium) Asteraceae familiako landare loredun belarkara bat da. Ipar hemisferioko eskualde epeletan hazten da. Bide-ertzeetan edo erreka-ertzetan hazten da, leku hezeetan. 0 m eta 2.400 m bitarteko altitudean bizi daiteke, baina, normalean, 1.500 m-ko altitudetik behera dago. Ondo jasaten ditu lehortea eta hotza, eta leku eguterak nahiago ditu. Lurzoru-mota guztietara egokitzen da, baldin eta ondo drainatuta badaude, eta ondo hazten da lurzoru txiroetan.
Grekoek sendabelar gisa erabili zuten, eta "Achillea" izena eman zioten Akilesengatik, Akiles zauriezina baitzen, eta soldaduek zauriak sendatzeko erabiltzen baitzuten.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare belarkara errizomaduna da. Errizomatik zurtoin bat edo bat baino gehiago atera daitezke, denak zutak. 60 cm eta 100 cm bitarteko altuera izaten du. Hostoak txandakatuak dira, 20 bat cm-ko luzerakoak, lantza-formakoak. Loreak txikiak dira, eta korinbo erako infloreszentziak eratzen dituzte.
Achillea generoko landareak lorezaintzan erabiltzen dira, hala loreengatik nola usainagatik.
Sendabelarra da, eta infusioa erabiltzen da zauriak garbitzeko. Antiinflamatorioa, astringentea eta antiespasmodikoa da.
Printzipio aktiboak:
- Azidoak: azido askorbikoa, azido kafeikoa, azido oleikoa eta azido salizilikoa (hostoetan)
- Flabonoideak: apigenina eta luteolina
- Olio lurrunkorrak
- Laktona seskiterpenikoak
- Alkaloideak
- Mineralak
-
Hostoak eta zurtoina.
-
Korinboa.
-
Kapituluaren xehetasuna.
-
Errezeptakulua.
-
Akenioak.
Sinonimia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
Subespezieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Achillea millefolium bar. fulva B.Boivin
- A. millefolium bar. litoralis Ehrend. ex Nobs
- A. millefolium bar. manshurica Kitam.
- A. millefolium bar. maritima Jeps.
- A. millefolium bar. megacephala B.Boivin
- A. millefolium bar. occidentalis DC.
- A. millefolium bar. pallidotegula B.Boivin
- A. millefolium bar. parviligula B.Boivin
- A. millefolium bar. parvula B.Boivin
- A. millefolium bar. russeolata B.Boivin
Bibliografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dillon, M. O. 1981. Family Compositae: Part II. Tribe Anthemideae. Flora of Peru. Fieldiana, Bot., n.s. 7: 1–21.
- Fernald, M. 1950. Manual (ed. 8) i–lxiv, 1–1632. American Book Co., New York.
- Flora of China Editorial Committee. 1988-2013. Fl. China Unpaginated. Science Press & Missouri Botanical Garden Press, Beijing & St. Louis.
- Flora of North America Editorial Committee, e. 2006. Magnoliophyta: Asteridae, part 6: Asteraceae, part 1. 19: i–xxiv. In Fl. N. Amer.. Oxford University Press, New York.
- Gibbs Russell, G. E., W. G. Welman, E. Reitief, K. L. Immelman, G. Germishuizen, B. J. Pienaar, M. v. Wyk & A. Nicholas. 1987. List of species of southern African plants. Mem. Bot. Surv. S. Africa 2(1–2): 1–152(pt. 1), 1–270(pt. 2).
- Gleason, H. A. 1968. The Sympetalous Dicotyledoneae. vol. 3. 596 pp. In H. A. Gleason Ill. Fl. N. U.S. (ed. 3). New York Botanical Garden, New York.
- Gleason, H. A. & A. J. Cronquist. 1991. Man. Vasc. Pl. N.E. U.S. (ed. 2) i–910. New York Botanical Garden, Bronx.
- Great Plains Flora Association. 1986. Fl. Great Plains i–vii, 1–1392. University Press of Kansas, Lawrence.