Edukira joan

Milpiribil

Milpiribil edo "Pinpil"
Datu orokorrak
Altitudea1.279 m
Motamendia
Geografia
Mapa
Koordenatuak42°56′28″N 2°20′51″W / 42.94105°N 2.34747°W / 42.94105; -2.34747
MendikateaUrkilla mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaZalduondo/Gordoa/Araia/Otzaurte/Arantzazu


Milpiribil edo "Pinpil" Araba eta Gipuzkoa artean kokatuta dagoen mendia da, Lautada eta Debagoiena artean, Urkilla mendilerroan dagoen tontorrik garaiena dena 1.279 metrorekin.

Mendebaldean Elgeako mendilerroarekin lotzen du Gainlaburreko lepoak (1.044 m), eta ekialdean Altzaniako mendilerroarekin Lizarrate edo San Adrian ezagunak (1.005 m).

Petroleroak edo Zumarraunditik (Zalduondo), Urbiarantz abiatu behar da, Askiola leporantz heldu arte. Mendebalderantz jarraituz, ezkerretara Onbakutz eta eskuinetara Burgalaitz utzi behar da, Pagomakurra izeneko leporantz heltzeko. Toki honetatik, azken igoera bat egin eta tontorrera heltzen da.

Galarretatik, Pagarrate edo Zelaibizkar lepoetatik hel daiteke. Lehenengo kasuan, Malkorra labarretik doa igoera. Labar hau Malkorra eta Milpiribil mendien artean sartzen da. Bigarren kasuan, Astibarri labarra zeharkatu behar da, lehenengotik paraleloan doana. Gordoatik igoera oso antzekoa da.

Gipuzkoatik, berriz, Arantzazu da mendi honetara igotzeko tokirik egokiena. Handik Urbiarantz abiatu behar da. Horra heldu ondoren, Bolaleku leporantz joan behar da, Zabalaitz mendiaren hego-ekialdean. Petrinaitz mendiaren tontor lau eta basotsua inguratuz, Urbiatik San Adrianera doan bidean sartu behar da. Zelaibizkar lepoan, Urkillako mendilerrora batu behar da, eta Milpiribilen tontorra mendebalean geratzen da, distantzia gutxira. San Adrianera Otzaurtetik igotzen denez, tuneletik Urbiara doan bideari jarraikiz, Zelaibizkar lepora hel daiteke, eta hortik tontorrera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]