Milutze zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Milutze zubia
Miluze zubia3. Iruñea, Euskal Herria.JPG
Milutze zubiaren irudia 2012ko urrian.
Milutze zubia hemen kokatua: Iruñea erdigunea
Milutze zubia
Milutze zubia
Milutze zubia (Iruñea erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Nafarroa
Herria Iruñea
Helbidea Sanduzelai
Koordenatuak 42° 49′ 05″ N, 1° 40′ 49″ W / 42.8180555556°N,1.68027777778°W / 42.8180555556; -1.68027777778Koordenatuak: 42° 49′ 05″ N, 1° 40′ 49″ W / 42.8180555556°N,1.68027777778°W / 42.8180555556; -1.68027777778
Arkitektura
Garaia Ustez Erromatar zubia. XIX. mendean eraberritua.
Webgunea
http://www.parquefluvialdepamplona.es/parquefluvial/eu/rio_arga/sanjorge_index.asp?Hito=sanjorge_puente_miluce Milutze zubia.

Milutze zubia Nafarroako Iruñea hiriburuko zubi bat da. Sanduzelai auzoan dago eta Arga ibaia zeharkatzen du. Hiriko zubi mendebaldekoena da eta hirigunetik urrunen dagoena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harri-hormaz eta harlanduz Erdi Aroan egindako zubia, baina baliteke jatorriz erromatarra izatea. XIII. mendeko agirietan jasoa dago jadanik. XIX. mendean egindako berreraikuntzan, malda goxatu zioten. Beharbada, nahita suntsitu zen Iberiar Penintsulako Gerran, XIX. mendearen hasieran. 1875ean, zubiaren ondoan kontserba-lantegi bat zegoen, trenbidetik hurbil. Zatirik zaharrenak erdi-puntuko hiru arkuak, arkuen barnealdea eta baranda dira, guztiak harrizkoak. Erdiko zutarrietan bi zubi-bular paratu ziren, bi aldeetan, galtzadaraino iritsi gabe. Oinezkoentzako zubia da gaur egun eta 1939an monumentu historiko artistiko izendatu zuten.[1]

Zubi honen alderdirik bitxiena izenarekin lotutakoa da. Ohituraren arabera (ziur asko errealitatearekin baino literaturarekin lotuagoa egongo da), Milutze izena bertan izan zen gertakari latz baten ondorio da: 1351. urteko apirilean Karlos II.a Gaiztoa erregeari aurre egiteagatik zubian zaldun batzuk urkatu zituzten. Batzuen arabera, zubi horretan urkatu izanaren arrazoia zergak ez zituztela ordaindu nahi izan adieraztea izan zen; eta besteen arabera, zaldun horiek erregearen ordezkariek beraiek tratatzeko izan zuten moduagatik kexatu omen ziren. Erregeak, nahigabetuta, zaldunak han bertan exekuta zitzatela agindu zuen. Zubiaren begitik zintzilikatu zituzten, zaldun urkatuak mihia aterata hilik gelditu zirelarik, ondorioz, urkatu ondorengo mihi luzeek izena eman zioten bideari.

Beste azalpen baten arabera (sinesgarriagoa den azalpena), amil luze (amildegi) hitzetan izango luke jatorria izenak. Aski litekeena da Milutze terminoa zorigaiztoko exekutatze hori baino lehenagokoa izatea.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Milutze zubia Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea