Wikipedia, Entziklopedia askea
Mimetiz Euskal Herriko Bizkaiko tren geraleku bat da, Zalla udalerriko Mimetiz auzoan kokatuta dagoena.
Geralekua 2013ko otsailaren 11an ireki zen.[1]
Geralekua honako burdinbide hauen ibilbidearen zati da:[2]
1898an sortu zen Bilbo-Santander burdinbidea, Zorrotza-Balmaseda trenbidea Santander-Solares eta Zalla-Solares burdinbidetarekin lotu ondoren, Bilbo eta Santander arteko ibilbideak ahalbidetuz.[3]
1911n Roblako Trenbidearen Konpainiak burdinbide berria eraiki zuen, Santanderretik Bilborako Trenbide Konpainiaren trenbide bera ez partekatzeko. Hala ere, Irauregiko geltokian trenen arteko gurutzadura nahitaezkoa izaten jarraitu zuen. 1923an Leon-Matallana burdinbidea erabilita Leonera burdinbidea luzatu zen.[4]
1972an FEVE eragileak trenbideen ustiapena bere esku hartu ondoren, 1975ean Bilbo-Leon eta Bilbo-Santander burdinbideak lotu zituen Arangurengo geltokian. Handik aurrera bai Santanderretik bai Leonetik zetozen trenek trenbide beretik heltzen dira Irauregira. Lutxanako eta Roblako saihesbideak zama-garraiorako trenentzako besterik ez ziren mantendu.
Geraleku hau 2013ko otsailaren 11an inauguratu zen.[1]
Geralekuak sarbide bakarra eta nasa bakarra du.
|
|---|
| |
| Errepideak | |
|---|
| Autobusak | |
|---|
| Burdinbideak | |
|---|
| Itsas garraioa | |
|---|
| Aerodromoak | |
|---|
| Bestelakoak | |
|---|
| Guneak | |
|---|