Mina Mari

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:45, 16 apirila 2015
Mina Mari
Euskal Herria
Ontziola: G. Riera, Gijón
Uretaratze data: 1948
Zerbitzua: Nicanor Noval Hevia
Ezaugarriak
Desplazamendua: 540 T tona
Luzera: 44,2 m
Zabalera: 8,25 m
Sakonera: 3,40 m
Bulkada: 150 CV
Abiadura: 10 korapilo

Mina Mari ikatz-itsasontzi ohia da, Bizkaiko golkoan garia, ikatza eta gatza garraiatzeari ekiten ziona. 44,2 metroko luzera, 8,25 metroko zabalera eta 3,4 metroko zingoa zituen. 150 CV makina hirukoitza zuen propultsiorako eta 10 korapiloko abiadura hartzen zuen. Guztira 200 tona garraiatzeko gai zen.

1948an Gijóngo G. Riera ontziolan egin zuten, armadorea Nicanor Noval Hevia eta matrikula "Santander 114" izanda.

1961eko otsailaren 13an, itsaso zakarra eta behe lainoa zirelarik, hondoa jo zuen Matxitxakon, eta hondoratu egin zen.[1] 1972an hondotik ateratzea saiatu ziren, baina lanean ari zirela bitan zatitu zen, eta berriro hondoratu.

Urpekaritza

Mina Mari egun Bermeotik 3 itsas miliatara dago, Matxitxako lurmuturraren ekialdean hondar-banku batean, 35 eta 40 metroko arteko sakoneran. Branka mendebalderantz egiten du, popa, berriz, zutik dago 28 metroko sakonerara arte. Itsasontzia topatzeko buia zuri handia jarri diote.

Hareatza batean dagoenez, bertan uharri artifizial bat sortu da. Itsasontzian itsas aingirak, morenak, olagarroak, abakandoak eta otarrainak bizi dira. Inguruan, gehienetan, paneka handiak dabiltza, bai eta abadirak eta ataloak ere.

Erreferentziak

  1. Unai ARTALOITIA: «Pecio Mina Mari».

43°27,135′N 2°43.896′W / 43.000°N 2.731600°W / 43.000; -2.731600