Mina hartzeko ere

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mina emateko ere» orritik birbideratua)
Mina hartzeko ere
Jatorria
Egilea(k)Juan Luis Zabala
Argitaratze-data2022
IzenburuaMina hartzeko ere
ArgitaletxeaSusa
ISBN978-84-17051-84-6
Ezaugarriak
LizentziaCC BY-SA lizentzia

Mina hartzeko ere Juan Luis Zabalaren poema-liburu bat da, Susa argitaletxeak Susa-literatura bilduman 2022an CC-BY-SA lizentzia librearekin argitaratutakoa.[1]

Liburua 58 poemaz osatuta dago. Batez ere, singularrezko lehen pertsonaz idatzita daude, baina batzuk bigarren eta hirugarren pertsonez. Gehienak laburrak dira, eta segidan azaltzen dira denak, atalik bereizi gabe.[2]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Luis Zabala

Liburuko gai nagusia beldurra da: minari, zahartzeari, gaixotzeari, hiltzeari, ingurukoak hiltzeari, ingurukoak gaixotzeari; halaber, giza harremanetako gaizki ulertuei, erdi ulertuei, ondoegi ulertuei; nostalgiaren nagusitasunari; txikitako hizkuntzaren galerari eta euskararen beraren indar espresiboa galtzeari. Liburuko tonua ez da bereziki baikorra, baina bizi-nahia dago, beti ere bizitza zer den jakinda. [2]

Liburuaren izenburua idazlearen amak esaten zuen esamoldea da, gerora oso zabalduta ez dagoena. Hori esaten zuen amak jolasean zerbait arriskutsua egiten zutenean, baita telebistan norbait erortzeko arriskua sortzen zuen zerbait egiten ikusten zuenean ere,[2]

Umetako jolastokira itzuli eta hizkuntzaren adarkatzeetan jostatzen du egileak. Orain maitasunaren gozotik, orain oinazearen garratzetik, bata galduko edo bestea luzatuko den beldurrez, konformidadearen bila, ironiaren argiz bildu ditu Juan Luis Zabalak poema liburuko aleak.[3]

« BAI ZUK ERE

Ondo lo egin, esaten zidan.

Bai zuk ere, erantzuten nion.

Bakarrik geratzen nintzen ilunpean,

baina argi zein lagun premiarik gabe.

Banekien hori ez zela betiko,

betikotuta sentitzen nuen ordea.


Ondo lo egin, esaten zidan.

Bai zuk ere, erantzuten nion.

Hitzezko habia txikia

egiten genuen gauero

eta ederki asko kabitzen ginen.

»

Juan Luis Zabala[4][5]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) ISBN 978-84-17051-84-6. (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  2. a b c Imaz, Andoni. «'Mina hartzeko ere', bizitzara jauzi egiteko era bat» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  3. Zabala, Juan Luis. (2022). «Mina hartzeko ere» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  4. «Bai zuk ere (Mina hartzeko ere)» www.susa-literatura.eus (Susa literatura) (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).
  5. «Mina hartzeko ere» Lazzaretto vecchio 2022-07-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-03).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]