Edukira joan

Minamoto no Yoshiie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Minamoto no Yoshiie

Bizitza
Jaiotza1039
Herrialdea Japonia
Heriotza1106ko abuztuaren 4a (66/67 urte)
Familia
AitaMinamoto no Yoriyoshi
AmaTaira no Naokata's daughter
Ezkontidea(k)Fujiwara no Aritsuna's daughter (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
JarduerakSamuraia eta militarra
GraduaShogun

Minamoto no Yoshiie (japonieraz: 源義家?, 1039-1106ko abuztuaren 4a) , Hachimantarō izenaz ere ezaguna, Heian aroaren amaierako Minamoto klaneko samurai japoniarra izan zen. Minamoto no Yoriyoshiren lehen semea izan zen, honekin batera, Abe klanaren aurka borrokatu zuelarik Zenkunen Gerran eta Gosannen Gerran, non bere trebezia militarra erakutsi zuen.

Zenkunen gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1050ean, Abe no Yoritokik, Chinjufu shogun (iparraldearen defentsako komandante buruzagia) postua mantentzen zuen, postu hau, klanak, urte askoan mantendu zuelarik. Gatazka, Abe Yoritokik, Gorteari, bildutako zergak eman ez zizkionean hasi zen, eta, beraz, Yoriyoshi, Yoritokirekin hitz egitera bidalia izan zen. Yoriyoshi eta Yoritoki, jada, akordio baketsu batetara iritsi ziren, baina Abe klanean, barne gatazka bat gertatu zen eta Yoritoki hila izan zen, eta, beraz, Yoritokiren semea zen Abe Sadatoren eta Minamoto klanaren artean gerra deklaratu zen. Yoriyoshik, 1062an lortu zuen Abe klana garaitzea, Kuriyagawako guduan, errebeldearen burua Kiotoraino eramanez garaipen adierazgarri bezala.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Minamoto no Yoshiie Aldatu lotura Wikidatan