Minardil

Wikipedia, Entziklopedia askea

Minardil, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Gondorreko hogeitabostgarren erregea da.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1454an jaio zen, eta, tronua, 1621ean hartu zuen, bere aita Vinyarion hil ondoren. Bere izena, quenya hizkuntzatik dator, eta "Dorreen maitalea" bezala itzul daiteke.

Unbarreko Kortsarioen arriskua, oraindik ez zen desagertu. Hyarmendazil II.ak, Kortsarioen aliatu nagusiak ziren Haradrimak garaitu bazituen ere, Kortsarioek, Gondorreko kostaldeak erasotzen eta arpilatzen jarraitzen zuten. Hauek, Kastamirren birbilobak ziren Angoamaitë eta Sangahyandok gobernatzen zituzten, Unbarren gobernatzen zuen Dunedainen elitearen zati zirenak.

Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1634an, Minardil Pelargirren zegoen, Unbarreko Gobernariek zuzendutako Kortsarioen flota batek, Anduin ibaian gora eginez hiria eraso zuenean. Ekintza horretan, Minardil hil eta hiria arpilatu zuten. Honen oinordekoa, bere seme Telemnar izan zen.


Aurrekoa
Hyarmendazil II.a
Gondorreko erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1621-1634
Ondorengoa
Telemnar