Mindanao

Koordenatuak: 7°30′N 125°00′E / 7.5°N 125°E / 7.5; 125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Mindanao
Datu orokorrak
Mendirik altuenaApo mendia
Motauharte
Azalera97.530 km²
Geografia
Map
Koordenatuak7°30′N 125°00′E / 7.5°N 125°E / 7.5; 125
UTC orduaUTC+08:00
Honen parte daMindanao (en) Itzuli
Estatu burujabe Filipinak
Filipinetako uharte multzoMindanao
Ur-gorputzaFilipinetako itsasoa
Celebesko itsasoa
Suluko itsasoa
Bohol itsasoa
Leku geografikoaFilipinak

Mindanao[1] Filipinetako bigarren uharterik handiena da, uhartediko hego-ekialdean dagoena. Davao hiria irlako nagusia da.

97.530 km2-ko azalera dauka eta 2000an 18.133.864 biztanle zituen (172.5 biz./km2), inguruetako uharte txikiak barne, 17 probintziatan dago banaturik.

Antzinean, "Gran Molucas" gaztelaniazko izena zeukan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sumendiek sortutako uhartea da. Uhartearen hego-ekialdean dagoen Apo sumendia Filipina osoko tontor garaiena da (2.955 m). Klima montzoikoa da, beroa eta euritsua.

Biztanleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehienak malaysiarrak dira, eta kostaldean bizi dira.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia (artoa, arroza, kotoia, kafea eta kakaoa).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]