Mindy Kaling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mindy Kaling
Mindy Kaling (46863597125) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoa Vera Mindy Chokalingam
Jaiotza Cambridge1979ko ekainaren 24a (41 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Cambridge
West Hollywood (Kalifornia)
Brooklyn
Boston
Talde etnikoa Indian American (en) Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Buckingham Browne & Nichols School (en) Itzuli 1997)
Dartmouth College (en) Itzuli
(1997 - 2001) gradu
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, gidoilaria, komediantea, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea, showrunner (en) Itzuli eta telebista-ekoizlea
Lan nabarmenak The Office
The Mindy Project (en) Itzuli
Inside Out
Late Night (en) Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Conan O'Brien eta Stephen Colbert
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa

theconcernsofmindykaling.com
IMDB: nm1411676 Allocine: 183065 Rottentomatoes: celebrity/1199063-mindy_kaling Allmovie: p487739 TCM: 9201680 Metacritic: person/mindy-kaling TV.com: people/mindy-kaling
Facebook: OfficialMindyKaling Twitter: mindykaling Instagram: mindykaling Musicbrainz: 546c15d8-7ee8-4328-abf5-acf947dec5ee Discogs: 983810 Edit the value on Wikidata

Vera Mindy Chokalingam (Cambridge, Massachusetts, AEB, 1979), Mindy Kaling gisa profesionalki ezaguna, jatorri indiarreko aktore, umorista, idazlea, ekoizle eta zuzendari estatubatuarra da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mindy Kalingen gurasoak Indiakoak dira, Avu Chokalingam arkitektoa da aita, Chennai-n (Madras) hazitako tamila, eta Swati Chokalingam (Roysircar jaiotzez) ginekologoa, Mumbaiko bengalar bat. Nigeriako ospitale berean lanean ari zirela ezagutu zuten elkar gurasoek, eta 1979an Estatu Batuetan jarri ziren bizitzen: urte berean jaio zen alaba[1].

Chokalingam bere deiturarekin hasi zen monologoetako komedia egiten, baina aurkezleek ahoskatzeko arazoak zituzten, eta iseka ere egiten omen zioten izenari, beraz Kaling bilakatzea erabaki zuen[2].

Kelly Kapoor pertsonaiaren rola antzezten egin zen ezaguna lehen aldiz The Office (2005-2013) NBCko sitcom-ean, baina telesail horretan beste lan batzuk ere egin zituen, gidoilari, ekoizle exekutibo eta zuzendari hain zuzen. Telesaileko lanengatik Emmy sari zenbaitetarako izendapenak jaso izan ditu. Kaling-en ospea zabaldu zen The Mindy Project (2012–2017) Fox komedia sailean zeina berak sortu, ekoiztu eta antzeztu zuen.

Kaling-ek adiskidetasun estua du B.J. Novak-ekin , The Office-ko datziz aktorearekin. Telesailean harreman berezi bat dute bi pertsonaiek, eta harekin erdi-paraleloan, bikote harremana izan zuten bi aktoreek zenbait urtez[3].

2017ko abenduan, Katherine Swati alabaz bat erditu zen Kaling. Eta seme bat izan zuen, Spencer, 2020ko irailean. Bi kasuetan aitaren nortasunaren berri ez du eman aktoreak. B.J. Novak da bi haurren aita-pontekoa[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «I’m busy having fun: Mindy Kaling» Hindustan Times 2013-10-10 Noiz kontsultatua: 2021-04-05.
  2. (Ingelesez) Miyamoto, Ken. (2020-01-07). «Comedy Writing Wisdom from Mindy Kaling» ScreenCraft Noiz kontsultatua: 2021-04-05.
  3. a b (Ingelesez) Twitter, Chris Malone; Articles, More; January 6, 2021. (2020-10-10). «Who is the Father of Mindy Kaling's Kids?» Showbiz Cheat Sheet Noiz kontsultatua: 2021-04-05.