Minecraft film bat
Minecraft film bat izen bereko bideojokoan oinarrituriko abenturazko pelikula estatubatuar bat da, 2025ekoa[1]. Filma Jared Hess-ek zuzendu zuen, eta marrazki bizidunak eta irudi errealak uztartzen ditu. Jack Black eta Jason Momoa dira aktore nagusiak eta haiekin batera aritzen dira Danielle Brooks, Emma Myers, Jennifer Coolidge, Ricky Guillart, Kate McKinnon eta Jemaine Clement. Filmaren euskarazko bertsioa bertze bertsio guztiekin batera estreinatu zuten zinema aretoetan apirilaren 4an[2].
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garrett Zabor-biltzaile Garrison, Henry, Natalie eta Dawn moldatu gabeko lau pertsona dira, eta eguneroko arazoekin borrokatzen dihardute. Ustekabean, atari misteriotsu batek herrialde harrigarri baterantz eramanen ditu; irudimenaz elikatzen den Minecraft mundu kubikorantz. Etxera itzultzeko, mundu arraro hori menderatzen ikasi beharko dute, baita piglins eta zonbi izaki arriskutsuengandik defendatu ere. Gainera, Steve artisau-adituaren laguntza izanen dute. Abenturan zehar, ausartak izateko desafioa izanen dute bortzek, eta euren ezaugarri berezi eta sortzaileak berraurkituko dituzte; mundu errealean aurrera egiteko behar dituzten ezaugarri berberak dira, hain zuzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-04-03). ««Minecraft» mundua euskaraz» naiz: (kontsulta data: 2025-06-24).
- ↑ Gamerauntsia. «Minecraft filma euskaraz estreinatuko da» gamerauntsia.eus (kontsulta data: 2025-06-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2025eko filmak
- Jared Hessek zuzendutako filmak
- Shawn Levyk zuzendutako filmak
- Rob McElhenneyk zuzendutako filmak
- Hubbel Palmerrek idatzitako filmak
- Jason Fuchsek idatzitako filmak
- Adam Neek idatzitako filmak
- Chris Gallettak idatzitako filmak
- Jack Blackek antzeztutako filmak
- Jason Momoak antzeztutako filmak
- Emma Myersek antzeztutako filmak
- Danielle Brooksek antzeztutako filmak
- Sebastian Eugene Hansenek antzeztutako filmak
- Jennifer Coolidgek antzeztutako filmak
- Kate McKinnonek antzeztutako filmak
- Jemaine Clementek antzeztutako filmak
- Mumbo Jumbok antzeztutako filmak
- LDShadowLadyk antzeztutako filmak
- Jens Bergenstenek antzeztutako filmak
- Jill Messickek ekoitzitako filmak
- Vu Buik ekoitzitako filmak
- Jason Momoak ekoitzitako filmak
- Mojang Studiosek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Euskaratutako filmak
- Euskarazko audioa duten nazioarteko filmak