Minhiriath

Wikipedia, Entziklopedia askea

Minhiriath Tolkienen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan Erdialdeko Lurraldearen iparmendebaldeko eskualde zabal bat da, Baranduin eta Gwathlo ibaien artean kokatua. Bere izena sindarinezkoa da eta "Ibaien artean" bezala itzul daiteke.

Eguzkiaren Bigarren Aroan baso trinkozko eskualde bat zen eta bertan herri bat bizi zen, Halethen etxearen ondorengoa zena eta Gwathuirrim edo "Gwathloko herria" deitua. Numenortarrak iristean Aldarion "Marinela"rekin, eskualde honetako basoak, ondoan zuen Enedwaithekoak bezala, hauek suntsitu zituzten, euren itsasontziak egiteko zura lortzeko. Honek, ondorio bezala, Gwathuirrimen matxinada eta hauek Sauronen aliatu bezala honek Gizakien eta Elfoen aurka izan zituen guduetan parte hartzea izan zuen. Bigarren Aro honen amaieran Minhiriathen jada ez zegoen basorik, Eryn Vorn lurmuturrean izan ezik.

Eguzkiaren Hirugarren Aroan eskualdea pixkanaka birpopulatzen joan zen eta Arnor erresumaren barnean egon zen. Baina erresuma hau beste hirutan banatu zenean, Eärendur erregea hil ondoren (Eguzkiaren Hirugarren Aroko 861. urtean) Minhiriath Kardolanera pasa zen.

Kardolanek Angmarren aurkako gerran parte hartu zuenean, eskualdeak galera handiak jasan zituen bai pertsonen aldetik baita ondasunen aldetik ere. Baina Erdialdeko Lurraldeko Izurrite Handiak bertako biztanleria suntsitzen amaitu zuen. Gizaki apur batzuk baino ez ziren geratu han eta hemengo lurralde eta herrietan, bereziki Tharbad hirian. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2912. urteko Negu Krudelaren ondoren gertatu ziren uholdeen ondoren, Minhiriath zein Enedwaith biztanlerik gabe geratu ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]