Minnie Blanche Bishop
Minnie Blanche Bishop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Greenwich (en) ![]() |
Heriotza | Greenwich (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Acadia University (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea eta idazlea |
Minnie Blanche Bishop (Greenwich, Eskozia Berria, 1864ko abenduaren 27a – ibidem, 1917ko urriaren 16a) kanadar irakasle eta idazlea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gustavus Edwin Young Bishop eta Clara Louise Davisonen alaba, Bishop Eskozia Berrian jaio zen eta bertan bere hezkuntza gehiena jaso zuen. Greenwicheko ikastetxean graduatu ondoren, 1879an Wolfvilleko Acadia Ikastetxean sartzeko erabaki zuen eta han Mary Elizabeth Gravesen zuzendaritzapean ikasi zuen. Unibertsitatean ikasketak jarraitzeko, iritzi bereko beste hiru emakumerekin bat egin zuen Acadia Collegen sartzeko. Ordura arte soilik gizonezkoena zen erakundean lehen emakumea izan zen eta 1886an artean lizentziatu zen. 1890etik 1895era hizkuntza modernoak irakatsi zituen Torontoko Moulton Collegen. 1894an masterra egin zuen Torontoko McMaster unibertsitatean. 1898an, hainbat urte etxean eman ondoren, ingelesezko literatura, frantsesa eta alemana irakasten hasi zen Harding Hallen (London, Ontario). 1912an erretiroa hartu zuen osasun arazoengatik.[1] Azken urteak aitaren etxean eman zituen eta 1917ko urriaren 16an hil zen gaixotasun baten ondorioz. Wolfvillen (Eskozia Berria) lurperatuta dago.[2]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan hasita, Bishopek poesia, bidaiei buruzko oharrak eta fikzioa argitaratu zituen Messenger and Visitor (Saint John), Maritime Baptist (Saint John; Halifax), Family Herald and Weekly Star (Montreal), Youth’s Companion (Boston), Outlook and Independent (New York), Sunday School Times (Filadelfia), Acadian (Wolfville), Acadia Athenœum eta McMaster University Monthly (Toronto) aldizkarietan. 1888tik 1890era, Alemanian ikasten ari zela, bidaiei inguruko hainbat testu argitaratu zituen. Bere poemen gai nagusiak natura eta erlijioa ziren.[1]
1918an, egilea hil eta berehala, eztabaidak hasi ziren bere poesia eta prosa hautatuaren bilduma bat argitaratzeari buruz. Hala ere, 1929an modu pribatuan argitaratutako Poems liburuak bere poesia bakarrik jasotzen du.[1]
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d (Ingelesez) Davies, Gwendolyn. (1998). «Bishop, Minnie Blanche» Dictionary of Canadian Biography (University of Toronto/Université Laval) XIV (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).
- ↑ (Ingelesez) Bishop Family Association. Genealogical Committee. (1990). «Minnie Blanche Bishop» Tangled Roots: Timothy Bishop (1740-1827). The Committee, 52 or. ISBN 9780969453246. (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).
- ↑ (Ingelesez) «Minnie Blanche Bishop (1864 - 1917)» LibriVox (Noiz kontsultatua: 2025-03-16).