Mira izar aldakor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mira izar aldagarri» orritik birbideratua)
Mira izarra, Mira aldakorren prototipoa

Mira izar aldakorrak gorri bizi kolorea, 100 urte baino gehiagoko pultsaketa periodoa eta irudizko magnitude bat baino gehiagoko zabaltasuna duten izar aldakor pultsatzaileak dira. Euren eboluzioan oso aurreratuda dauden eta Hertzsprung-Russell diagraman adar asintotiko erraldoian dauden erraldoi gorriak dira. Milioika urte batzuen buruan euren kanpoaldeko geruzak kanporatuko dituzte nebulosa planetario bat sortuz, nukleoa nano zuri bezala geratuko den bitartean.

Uste denez, Mira izar aldakorrek bi eguzki masa baino gutxiagoko masa dute, baina euren kanpoaldeko geruzak hain askeak izanik, euren argitasuna gure eguzkiarena baino milaka aldiz handiagoa izan daiteke. Uste denez, aipaturiko pultsaketa horiek izar osoaren hedapen eta uzkurduraren ondoriozkoak izan daitezke: Honek, euren temperatura eta tamaina aldarazten ditu, euren dizdiran ikusitako aldaketak eragiten dituena. Azken behaketek diotenez, Mira aldakorren batzuk ez dute esfera formarik.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]