Mirafuentes

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mirafuentes
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Mirafuentesko bandera

Mirafuentesko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Lizarrako merindadeaa
Izen ofiziala Escudo de Mirafuentes.svg Mirafuentes
Alkatea Ángel Chasco Arzotz
(AEIM, indep.)
Posta kodea 31219
INE kodea 31170
Herritarra mirafuentestar
Kokapena
Koordenatuak 42° 37′ 23″ N, 2° 16′ 36″ W / 42.623055555556°N,2.2766666666667°W / 42.623055555556; -2.2766666666667Koordenatuak: 42° 37′ 23″ N, 2° 16′ 36″ W / 42.623055555556°N,2.2766666666667°W / 42.623055555556; -2.2766666666667
Mirafuentes hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Mirafuentes
Mirafuentes
Mirafuentes (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 2,63 km2
Garaiera 631 metro
Demografia
Biztanleria 54 biztanle
% 42,86 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 57,14
Dentsitatea 20,53 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 5,36
Zahartze tasa[1] % 28,76
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 16,15 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 30,19 (2010)
Euskararen erabilera %  5,8 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.mirafuentes.es/


Mirafuentes[2] Nafarroako udalerria da. Lizarrako merindadeko herri honek 54 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 72 kilometrora dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Mirafuentes Berrotza ibarreko herria da eta Kodes eta Kabrega mendi-lerroen artean hedatzen da. Udalerria zeharkatzen duten ibaien artean, Odron, Marana eta Naval dira aipagai.

Mirafuentesek Nazarrekin egiten du muga iparraldean; Mendazarekin ekialdean; Torralba del Riorekin mendebaldean; eta Desojo eta Esprontzedarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesko klima mediterraneo kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 9 gradukoa da eta prezipitazioak 800 eta 1.000mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 100 eta 120 bitartean izaten dira, eta udaberri eta udazken garaian ugariagoak dira.

Jatorrizko landaredia eraldatua izan da gizakiaren eraginez, eta batez ere arteek osatzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen erdialdera arte, Mirafuentes jaurerria izan zen (konkretuki Berrueza ibarraren menpeko herria). Herriak ordaindu beharreko petxa 1236. urtean eguneratu zuen Teobaldo I.a erregeak, urtero 800 soldata. Horrez gain, herriaren inguruko lurrak Mirafuentesi eta koroari batu zizkion. Juan III.a eta Katalina errege-erreginek Nafarroako Pedrori eman zizkioten herritarrei kobratutako errentak 1511n.

1840ko hamarkadaren erdialdetik aurrerako administrazioaren birmoldaketaren ondoren, udalerri independente bihurtu zen. 1847an Mirafuentesko eskolak, urteko 704 errealeko saria zeukan, eta parrokiako abadea herritarrek aurkezten zuten. Gainera, parrokiako onuraduna aukeratutako abade bera zuten.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, ez da etorkinik bizi Mirafuentesen.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko ekainean ez zen udal hauteskunderik izan Mirafuentesen, ez zelako inongo talderik aurkeztu[3]. Urte bereko azaroan, ordea, Ángel Chasco Arzotz aukeratu zuten alkate, Agrupación Independiente La Berrueza (AILB) delakoaren izenean.

2011ko udal hauteskundeetan ere Chasco Arzotz hautatu zuten alkate, kasu honetan Agrupación Electoral Independiente de Mirafuentes (AEIM) izena hartu zuen zerrendaren izenean. Zerrendako hiru kideak zinegotzi bihurtu ziren[4].

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003-2007 José Andrés Chasco Ganuza Indep.
2007-2011 Ángel Chasco Arzotz AILB
2011-2015 Ángel Chasco Arzotz AEIM

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaletxea inguruko eraikinen estilo berean eraiki zen eta azken mendean hainbat aldiz zaharberritu da. Azkenengo zaharberritzeak 1,4 milioi pezetako aurrekontua izan zuen, eta lanek Nafarroako gobernuaren laguntza jaso zuten. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.

  • HELBIDEA: Gurutze kalea, 29

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Mirafuentes eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %3,68k zekien euskaraz hitz egiten.

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirafuentesek abuztuaren 17an ospatzen ditu jaiak.

Zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Mirafuentes eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Roman eliza, XIII. mendean eraikitzen hasi eta ondorengo mendeetako lanekin osatutako eliza. Eliza-gotorlekua da, bere garaian funtzio bikoitza bete zuelako, erlijiosoa eta militarra.
  • Mirafuentesko jaunen jauregia, herriaren kanpoaldean kokatua.
  • San Adrian baseliza, 1955ean erabat eraberritu zen nabe bakarreko eraikina da. Barruan Berazako Ama Birjinaren XIII. mendeko egurrezko irudi erromanikoa dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa