Mirarien Andre Maria katedrala (Caacupé)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirarien Andre Maria katedrala (Caacupé)
Caacupe.JPG
Kokapena
Herrialdea Paraguai
Paraguaiko departamenduCordillerako departamendua
Paraguaiko udalerriaCaacupé
Koordenatuak 25° 23′ 10″ S, 57° 08′ 28″ W / 25.386°S,57.141°W / -25.386; -57.141Koordenatuak: 25° 23′ 10″ S, 57° 08′ 28″ W / 25.386°S,57.141°W / -25.386; -57.141
Historia eta erabilera
Irekiera1765
Izenaren jatorria Maria
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Katedrala
basilika txikia
Elizbarrutia Caacupéko elizbarrutia
Izena Maria

Mirarien Andre Maria basilika-katedrala edo Caacupéko katedrala (gaztelaniaz: Catedral Basílica de Nuestra Señora de los Milagros edo Catedral de Caacupé) Paraguaiko Caacupé hiriko katedrala da.

Katedrala Caacupéko elizbarrutiaren egoitza da. Elizbarrutia izendatu aurretik, eskualde prelatutza izendapenarekin sortu zen 1960ean, baina 1967an Paulo VI.a aita santuak Rerum catholicarum izenburudun buldan elizbarruti mailara goratu zuen.

Caacupéko Ama Birjinaren santutegia Paraguain dagoen basilika katolikoa da. 1765ko abenduaren 8an ireki zen eta harrezkero bertako sinestedun askoren erromesaldi-lekua da. Caacupé izena guaranierazko ka'a kupé hitzetatik dator eta belarraren atzean edo belardiaren atzean esan nahi du euskaraz. Caacupé Paraguaiko hiriburu espiritualtzat hartu ohi da herrialdeko santutegirik handiena bertan dagoelako.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.