Miren Arantzazu Goñi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Arantzazu Goñi
Bizitza
JaiotzaTolosa1925eko ekainaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBergara2017ko urtarrilaren 13a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraketnologoa
Lantokia(k)Donostia
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Eusko Ikaskuntza

Miren Arantzazu Goñi Auzmendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1925eko ekainaren 24a[1] - Bergara, 2017ko urtarrilaren 13a) etnografoa izan zen.

Donostiako Merkataritza Eskolan Peritu ikasketak egin zituen. Jose Migel Barandiaran Gipuzkoara itzuli ondoren, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailean aritu zen. Etniker-Gipuzkoa taldeko kide izan zen; talde horren esku zegoen kanpo-ikerketa egitea, Barandiaranek prestaturiko galdeketa aurrera eramateko. Bergarako Elosu auzoko ikerketa etnografikoa landu zuen. 1991n Etniker-Gipuzkoako lehendakaritza hartu zuen bere gain. Eusko Ikaskuntzako Antropologia eta Etnografia Saileko lehendakaria izan zen 1993tik 1995 arte. Sail horretako koadernoaren idazketa-batzordeko kide ere izan zen. Askoren artean eginiko Atlas Etnográfico de Vasconia osatzen parte hartu zuen, beste zenbait lan argitara emateaz gainera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Goñi Auzmendi, Mirentxu - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]