Miren Begoña Ereñaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Begoña Ereñaga

Bizitza
JaiotzaDurango1927ko martxoaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2015eko apirilaren 7a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Miren Begoña Ereñaga Onaindia (Durango, Bizkaia, 1927ko martxoaren 11 - ib., 2015eko apirilaren 7a) erraketista profesionala izan zen. Katalunian, Sabadellgo frontoian jokatu zuen zenbait urtez.

Umetan, Gerra Zibila, erbestea eta gerraoste gogorra ezagutu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoña Durangon jaio zen, ama Munitibarko Berreño auzokoa zuen, Kanpone baserrikoa; aita, berriz, durangarra. Haurra zela gerra piztu zen.

Gerra garaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetan gerrako gertakari latzak ezagutu zituen, bai jaioterrian bai bere senideekin gerratik ihesi hor zehar abiatu zirenean. Izan ere, 1937ko martxoaren 31n, Begoñak 10 urte zituela, Durangok jasan zuen bonbardaketa hurbiletik bizi eta urte bereko maiatzean ebakuatu beharra izan zuen, Durangotik Santanderrera eta handik Frantziako Bordele inguruko Cadaujac herrira joan zen bere familiarekin, Garona ondoko Maison Henry izeneko etxera.[1] Halere, atzerrian egon arren, dantza zaletasuna ez zuen inoiz galdu, dantzaz gain abesbatza ere bazuten erbesteratuek eta gabonetan jaiotza prestatzen zuten. Bartolome Ertzilla durangar musikariaren Mesias Sarritan beti egoten zen haien errepertorioan, herriminaren eraginez. Begoñak Bordeleko antzoki baten ere egin zuen dantzan.[2] 1939an berriz, Durangora itzulera ez zitzaion samurra suertatu. Goian zerua eta behean lurra, gabezia zen inguruan nagusi.[1]

Ilustratzailea Maitane Azurmendi

Erraketista ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra garaian, errefuxiatuta zeuden herriko eskola ondoan frontoia zegoen eta bera baino lau urte zaharragoa zen nebarekin aritzen zen pilota-jokoan. Mutilak etortzen ziren jokatzeko asmoz eta alde egiteko esaten zioten, baina berak galdu arte ez zela joango erantzuten zien. Jokoari eutsi egin behar. Hantxe zaletu zen.[3]

Gerraosteko gabeziari aurre egiteko, 1940. urtearen hasieran, erraketan ikasten hasi zen, Eibarren. Handik bi urtera erraketista profesional gisa debutatu zuen Sabadellen pilotalekuan: 15 urte egin berri zituela, bertara joateko proposamena egin ziotela esan zion amari eta joatea nahi zuela. Amak begi onez ikusi zuen, etorkizuna bilatuko zuen esperantzan eta goseari ihes egiteko aukeran. Bertan denboraldi batez jokatu zuen, atzelari postuan, aurkari zein kide zituelarik, besteak beste, Natividad Lopez "Eibarresa", Mari Carmen Madariaga "Arrati" edota Maite Gorrotxategi "Ermua" pilotariak. Berari baina, pilotan aritzea gustatzen zitzaion[4]

Erraketistak

Zenbait urtez frontoian jokatu ondoren, erraketari agur esan, ezkondu eta dendari lanetan jardun zuen Durangon.[5]

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an Erraketistak izeneko erakusketa antolatu zuen Durangoko Arte eta Historia Museoak, Javier Sagastizabal eta Jose Maria Urrutiak osatutako izen bereko lanean oinarriturik. Horrez gain, Martxoaren 8aren harira omenduak izan ziren azken urteetan ahazturan egondako kirolari aitzindariak, tartean Begoña Ereñaga.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Durango 1936 Kultur Elkartea» durango1936.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  2. Aroma, Juan Antonio. (2010). Durango dantzan, 1776-1960. Arte eta Historia Museoa = Museo de Arte e Historia ISBN 978-84-7849-036-3. PMC 796332374. (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  3. «321 - Prentsa - Anboto.org» anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-04-15).
  4. «Ahotsak ikasgelan» ikasgelan.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  5. «erraketistak - las raquetistas. Jose Maria Urrutia / Javier Sagastizabal. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).
  6. «Erraketalariak: ahazturatik omenera pasatutako historia - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]