Miren Dobaran
Miren Dobaran | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
2017 -
2000 - 2007
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Dobaran Urrutia | ||||||
Jaiotza | Berango, 1970 (51/52 urte) | ||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Euskal Filologia Euskal Herriko Unibertsitatea master | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, irakaslea eta filologoa | ||||||
Enplegatzailea(k) | Lauro Ikastola (2013 - 2017) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Miren Dobaran Urrutia (Berango, Bizkaia, 1970) bizkaitar irakasle eta politikaria da.[1] Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea da.[2][3]
Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Filologiako lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1995), eta Itzulpengintza masterra du (1995) . Feminismoan ere trebatua da, EHUn: Ikerketa Feministen eta Generokoen masterra (2013) eta Berdintasunerako titulu propioa ditu (2012).
Irakaslea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara-irakasle izan da urte askotan, ikastoletan zein euskaltegietan. Lauro ikastolako (Loiu, Bizkaia) zuzendari izan zen 2013tik 2017ra.
Politikaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara-irakasle lana hainbat ardura politikorekin tartekatu izan du: EAJrekin Berangoko alkate izan zen 2000tik 2007ra. Garaia hartan aurrerapauso handiak eman ziren herrian gizarte-kohesioan.[4]
Euskararen Sustapenerako zuzendari Bizkaiko Foru Aldundian 2008tik 2013ra. Euskararen erabilera sustatzeko aukerak bultzatu zituen euskalgintarekin batera. Eskolari esker ume asko euskaldundu da; baina, oraindino, helduen euskalduntze-prozesuan lan handia dago egiteko; eta hortik aurrera, erabilerarako jauzia egitea zen kontua.[4]
Diputazioa utzi zuen Lauro ikastolako (Loiu, Bizkaia) zuzendari aritzeko, eta han zebilen Eusko Jaurlaritzan sartzea proposatu ziotenean. 2017ko urtarriletik Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea da.[1] Bere egitasmoen artean lau ardatz zituen: euskara-eskolak B2 titulura arte doakoak izatea, euskararen erabileran eta hizkuntza eskubideetan aurrerapausoak ematea, Iparraldearekin eta Nafarroarekin praktika onak elkartrukatzen eta programak adostea.[4]
2018ko Euskaraldiaren sustatzaile nagusietarikoa izan da.[5]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b «Altzairuzko sabaiari ostikoka» Berria 2018-08-19 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ Dobaran Urrutia, Miren. (2017). «Irekia Mobile. Hizkuntza Politikarako Kontseilariordea» www.irekia.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza) (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Miren Dobaran releva a Patxi Baztarrika en Política Lingüística» El Diario Vasco 2016-12-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
- ↑ a b c «Miren Dobaran Urrutia: "Euskalgintzagaz elkarlanean gabiltza euskara kalean egon dadila bermatzeko" - Berango» Hiruka.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-24).
- ↑ «"Hiru gobernuek bakarrik, edo gizarte eragileek bakarrik, ezingo genuke hau antolatu"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).