Miren Egaña Goya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search


Miren Egaña Goya
Mireneganagoya.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1946ko apirilaren  16a (73 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ama Maria Dolores Goya Mendiola
Jarduerak
Jarduerak irakaslea, etnografoa eta katedraduna

Miren Egaña Goya (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 16a) irakasle, hizkuntzalari eta etnografoa da. Maria Dolores Goya Mendiola eta Luis Egaña Mendioroz donostiarren alaba, ama hirian bertan andereñoa izan zen. Magisterio ikasketak egin zituen Donostian, eta haurrei euskaraz irakasten aritu zen klandestinitatean. Beranduago, Filologia ikasketak burutu ondoren, Batxilergo Euskara Katedradun lanetan aritu zen Zubiri-Manteo Institutuan. Bere ikerketen artean Kanadako euskal toponimia, Nafarroako toponimia


Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miren Egaña Goya Donostian jaio zen 1946. urteko Apirilaren 16an, Alde Zaharreko Euskal Herria kalean. Hiru senide ziren, zaharrena Xabier, gero Miren eta azkenik Peli Imanol.

Donostiako Ikastolen Historian ikus daitekenez, bere ama, Maria Dolores Goya Mendiola, Errepubika garaian maistra titulua lortu eta gerra aurrean andereño gisa lana egin zuen ikastola batean Donostian,[1] 1951. urtean klaseak ematen hasi zen berriro ere, bizi ziren etxean bertan, Francoren diktadura garaian, klandestinitatean arituz. Berak Ahotsak-en elkarrizketan esaten duenez "bere logelan ikastola bat omen zegoen".[2]

Ordurarte, Elbira Zipitria zen andereño bakarra Donostiako Alde Zaharrean klaseak euskaraz ematen zituena. Zipitria 1945an hasi zen andereño bezala lanean. 1960ean ikastaro berezi bat[3] antolatu zuen andereño eta andereñogai izango zirenentzat eta bertan izan ziren ama-alabak, beste hainbat lagunekin: MªDolores Agirre, Karmele Esnal, Mª Karmen Mitxelena besteak beste.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirenek eskola frantsesetan, frantsesez ikasi zuen, amak ez zituelako etxeko ikastolan eduki nahi seme-alabak. Beraz eskolatzean etxeko euskara eta eskolako frantsesa zituen bere hizkuntzak. Beranduako, batxilergoa egitera moja marianisten eskolara bidali zuten Miren, bere amak beraiekin ikasi baitzuen, eta bertan hobetu zuen bere gaztelania eskasa. Orduan batxiler txikia deitzen zena, 4 urtez mojekin egin ondoren errebalida institutuan egin zuen, beste eskola pribatu guztietako ikasleak bezala. Udara hartan Magisterioko ingreso egin zuen eta 1961ean magisterio ikasketak egiten hasi zen, Donostiako Nuestra Señora de Aranzazu magisterio eskolan

Hiru urte beranduago magisterio bukatu eta 1964. urtean lanean hasi zan bere amaren ikastolan, “bere logelan” klaseak ematen. Hurrengo bi udetan, hau da 1965 eta 1966 Gipuzkoako zenbait ikastolek, Hernaniko Urumea tartean, antolatutako lehenbiziko euskarazko udalekutan ibili zen, Arabako Barrian.

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artean, Mirenek Elbira Zipitriaren euskarako klaseak hartuak zituen[4] eta baita Donostiako Udalak "Academia de Lengua y Declamacion Vasca" Maria Dolores Agirreren zuzendaritzapean antolatuak zituen euskarako klasetan izena ematen saiatu zen, funtzionaria nekez konbentzitu ondoren ez baitzuen betetzen eskatzen zen adina. Horrela garai ilun haietan Miren euskaraz alfabetatua zegoen magisterio amaitu zuenerako eta eskuratua zuen Cambridgeko Unibertsitateko ingeleseko "First Certificate" titulua.




Frantsesa hobetzeko helburuarekin 1967an Parisko Sorbona Unibertsitatera joan zen "Cours de Langue et Civilisation Françaises" udako ikastaroa egitera, frantses kultura, literatura eta gramatika ikastera, alegia eta noski goi mailako titulua eskuratu zuen.

1968an beste zeozer egin nahian, Deustuko Jesuitek Donostian zeukaten  campusean, beste ikasketa batzuk egiten hasi zen: Filologia Erromanikoa, orduan bost urtetako karrera osoa.




Horretarako egunez ikastolan lan egiten jarraitu zuen zuen eta gauaz filologiako lizentziatura ikasten hasi zen. 5. mailan estatuko errebalida egitera Bilbora joan zen1974an. Bertan ezagutu zuen Mikel Zarate, biak estatuko tribunal baten aurrean azterketa egiten ari zirela.

1975an Karkizano kaleko ikastola itxi eta Hernaniko Urumea ikastolara joan zen 4.mailakoei eskolak euskaraz ematera eta 7. eta 8. mailakoei frantsesa baita ere.




1978an Donostiako Usandizaga Batxilergoko Institutuan euskarazko PNN bezala kontratatua izan ondoren 1979. urtean Estatuak lehenengo aldiz Euskara Hizkuntz eta Kulturako Katedra eta Agregaduritzen azterketen deialdia egin zuen. 1980.urtean azterketa egin eta Eibarko Zuloaga Batxiler Institutuko katedra lortu zuen[5], hurrengo urtean Donostiara joan zen Bidebieta B.I.ra eta azkenik bere etxe ondoko Zubiri–Manteo Institutuan eman zituen euskarako klaseak jubilatu arte 2006ean.

1968tik aurrera Aranzadiko etnografia saileko partaidea da.[6][7][8] 1978 ezkero Eusko Ikaskuntzako kidea da.

1978 eta 1983 Derioko uda ikastaroko irakasle izan zen Gipuzkerako Literatuta eta Euskararen historia irakatsi zuelarik.

Ikerketa lerroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985ean esku hartu zuen Labradorrera 1. euskal espedizioan. Bale ehizaren aztarna bila joan ziren hamar ikerlari, aurkitu berria zen San Juan bale ontzia agertu zen mila gutxitara zegoen uharte batera Belle Ile itsasestura. Lehendik hasia zuen jakin min[9] hori betirako geratuko zitzaion, paraje haiek bisitatu eta gero.[10]

Toponimia[11], Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoa[12], Euskal Arrantzalean gaurko Kanadan utzitzako aztarna linguistikoak,[6][8]Ternuako euskal hilarriak[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Gerra aurreko Donostiako ikastolak, ama andereño - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-02 .
  2.   «1951. urtean amak ikastola ireki zuen etxean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-02 .
  3.   «Elbira Zipitriaren andereñoentzako udako eskolak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-02 .
  4. Donostiako ikastolen historia  www.google.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-22 .
  5. Batxilergoko lehen euskara katedrak Euskal Autonomia Erkidegoan  www.google.es . Noiz kontsultatua: 2019-04-22 .
  6. a b   Aranzadi | Zientzia Elkartea · Society of Sciences · Sociedad de Ciencias · Societé de Sciences » Miren Egaña Goya . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  7.   «Egaña Goya, Miren - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  8. a b (Gaztelaniaz)  Blasco, Roge (2013-12-09) «Miren Egaña Goya. Topónimos vascos en las costas de Terranova.» El blog de Roge . Noiz kontsultatua: 2019-03-01 .
  9.   Egaña Goya, Miren (1984) XVI eta XVII mendeetako Canadako Ternua eta Labradorreko euskal-izenen zenbait berri Anuario de Eusko Folklore 32, Eusko Ikaskuntza 31. orrialdea .
  10. (Ingelesez)  Egaña Goya, Miren (1992) Basque toponymy in Canada Onomastica Canadiana Vol.74, Nº2 53-74. orrialdeak ISBN 0078-4656 .
  11.   Urteaga, Eguzki. (2006) Euskara ipar Euskal Herrian Dakit ISBN 9788493236847 PMC 863179106 . Noiz kontsultatua: 2019-04-22 .
  12.   Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa, EAEL. Aranzadi Zientzia Elkartea .
  13. Txantiloi:Ingeles  Egaña Goya, Miren (2018) « A Permanent Place in Newfoundland: Seventeenth-Century Basque Tombstones in Placentia » NEWFOUNDLAND AND LABRADOR STUDIES, ,  () - 172-199. orrialdeak .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]