Miren Gaztañaga
| Miren Gaztañaga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Irun, 1979 (46 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta idazlea |
Miren Gaztañaga (Irun, Gipuzkoa, 1979ko abuztuaren 3a) aktorea da. Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean.
Antzerkiola Imaginarioarekin abiatutako bideak eraman zuen bete-betean antzerki mundura, eta Ainhoa Izagirre, Silvia Clemente, Cristina Samaniego, Ander Lipus eta Aristides Vargasekin ikasi zuen bere lanbidea[1].
Arte eszenikoen baitan bestelako diziplinak ere landu ditu, dantza eta musika kasu: Sagarroi taldearen abeslaria izan zen 2007-2010 urteen artean[2].
Oholtza gainean, zineman eta telebistan askotariko lanak egiteaz gain, hainbat galatan parte hartu du, Donostiako Zinemaldiko 68 Edizioko irekiera galan[3] edo XXXIV MAX sarien banaketan, adibidez.
Sorkuntza pertsonalarena ezinbestekoa duen esparru bat da beretzat[4]. Sormena, gorputza eta hitza harilkatzen ditu etengabe, ertzei muzin egin gabe. Berak idatzi eta zuzendu zuen Stereo, maskulinotasunaren eta feminitatearen inguruko gogoeta gorpuztua. Ainhoa Resano eta Ainhoa Jauregiren ekarpenekin taularatu zen, eta EHAZEk argitaratu zuen obra material gehigarriarekin[5].
Dinamoa Sormen Guneak sustatutako Hitzaren Eskolako[6] lehen edizioan parte hartu zuen irakasle lanetan, Gorka Arrese, Harkaitz Cano, Irene Arrarats, Igor Elortza eta Lorea Agirrerekin batera[7]: hitza ardatz hartzen zuten sormen adierazpideen elkargunea, hitzaren lanketa integrala esperimentazioari leku eginez.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema (hautaketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Oharra |
|---|---|---|---|
| 2025 | Maspalomas | Aitor Arregi / Jose Mari Goenaga | Metraje luzeko filma |
| 2025 | Inurri itsuak | Igor Legarreta | Metraje luzeko filma |
| 2024 | Azken erromantikoak | David Pérez Sañudo | Metraje luzeko filma |
| 2024 | El hoyo 2 | Galder Gaztelu-Urrutia | Metraje luzeko filma |
| 2023 | Betiko gaua | Eneko Sagardoy | Metraje laburreko filma |
| 2023 | Nosotros | Helena Taberna | Metraje luzeko filma |
| 2023 | Sorbeltza | Iban del Campo | Metraje laburreko filma |
| 2021 | Ane | David Perez Sañudo | Metraje luzeko filma |
| 2019 | Legado en los huesos | Fernando Molina | Metraje luzeko filma |
| 2016 | El guardián invisible | Fernando Molina | Metraje luzeko filma |
| 2015 | Igelak | Patxo Telleria | Metraje luzeko filma |
| 2014 | Lasa eta Zabala | Pablo Malo | Metraje luzeko filma |
| 2010 | Zomorroak | Lander Garro / Antton Aldekoa | Metraje laburreko filma |
Antzerkia (hautaketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Ekoizpena |
|---|---|---|---|
| 2022 | Erresuma Kingdom Reino | Calixto Bieito | Arriaga Antzokia / Teatro Español |
| 2021 | Maitasunaren Itxiera | Pascal Rambert | Arriaga Antzokia |
| 2021 | Faces | Alex Gerediaga | Arriaga Antzokia |
| 2021 | Ama Kuraia / Madre Coraje | Maria Goiricelaya | Arriaga Antzokia |
| 2020 | Dido & Eneas | Barbora Horáková | Arriaga Antzokia |
| 2020 | Macbeth | Alex Gerediaga | Arriaga Antzokia |
| 2019 | Garai Zekenak / Tiempos Mezquinos | Raul Cancelo | Arriaga Antzokia |
| 2018 | Agur eta Dolore | Amancay Gaztañaga | Kamikaz / Ttak kolektiboa |
| 2017 | Obabakoak | Calixto Bieito | Arriaga Antzokia |
| 2010 | Errautsak | Ximun Fuchs | Artedrama / Dejavu / Le Petit Teatre de Pain |
| 2010 | Stereo | Miren Gaztañaga | Lan pertsonala |
| 2009 | Sagarrak | Miren Gaztañaga, Ander Lipus, Xabi Strubell | Lan pertsonala |
| 2005 | Ezekiel | Ander Lipus | Antzerkiola Imaginarioa / Sagarroi |
| 1999 | 8 Olivetti Poetikoak | Ander Lipus | Antzerkiola Imaginarioa |
Telebista (hautaketa)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Oharra |
|---|---|---|---|
| 2025 | Euskal Herria hegan | Leike Produkzioak | |
| 2025 | Zeru ahoak | Koldo Almandoz | Txintxua Films |
| 2025 | Argi gorriak | Alberto Gastesi | |
| 2023 | Querer | Alauda Ruiz de Azúa | Movistar + |
| 2021 | Intimidad | Jorge Torregrossa / Ben Gutteridge / Marta Font / Koldo Almandoz | Netflix |
| 2021 | Beti Mugan | Jabi Elortegi | Pausoka |
| 2020 | Etxekoak | Jabi Elortegi | Pausoka |
| 2015 | Aitaren Etxea | Jabi Elortegi | Pausoka |
| 2011-2014 | Goenkale | Olatz Beobide | Pausoka |
| 2008-2009 | Martina | Pablo Malo |
Sarietarako hautagaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Maitasunaren itxiera lanagatik.[8]
- 2019: Emakumezko Aktore Onenaren MAX saria, Tiempos mezquinos lanagatik.[9]
- 2025: Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) Bultzada Saria Donostiako Nazinoarteko Zinemaldian.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «"Vivo una época que es un regalo, transitando entre clásicos y modernos"» EITB 2020-01-13 (kontsulta data: 2024-03-15).
- ↑ «Sagarroi» web.archive.org 2024-05-03 (kontsulta data: 2025-03-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Festival de San Sebastián» sansebastianfestival (kontsulta data: 2024-05-03).
- ↑ Miren Gaztañaga – Kamikaz Kolektiboa. (kontsulta data: 2024-05-03).
- ↑ Stereo. (kontsulta data: 2024-05-03).
- ↑ «You searched for hitzaren eskola » Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea» Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea (kontsulta data: 2024-05-03).
- ↑ «HE I. edizioa » Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea» Dinamoa Azpeitiko Sormen Gunea (kontsulta data: 2024-05-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-03-15). «‘El viaje a ninguna parte’, Miren Gaztañaga y Adriana Bilbao, entre las candidatas a los Max» naiz: (kontsulta data: 2024-03-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) EFE. (2019-02-14). «"Tiempos mezquinos", del Arriaga, recibe tres nominaciones a tres Pemios Max» Deia (kontsulta data: 2024-03-15).
- ↑ «EABk Miren Gaztañagari emongo deutso aurtengo Bultzada Saria» bizkaie.biz (kontsulta data: 2025-09-17).