Miren Gorrotxategi Azkune

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miren Gorrotxategi Azkune

Bizitza
JaiotzaAzpeitia1981eko uztailaren 10a (42 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta idazlea
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 948
Artikulu hau idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Miren Gorrotxategi».

Miren Gorrotxategi Azkune (Azpeitia, Gipuzkoa, 1981eko uztailaren 10a)[1] euskal idazlea da. Itzulpengintzan lizentziaduna eta Turismoan diplomaduna, Euskara irakaslea da Bigarren Hezkuntzan.[2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

15-16 urterekin irabazi zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gazteentzat antolatzen duen Urruzuno literatur saria [3].

2016ko urriaren 5ean 33 ezkil eleberria argitaratu zuen, 2015ean lan horrekin Augustin Zubikarai Saria lortu eta gero.[4] Gainera, eleberri horretan oinarrituriko Hil Kanpaiak filma [5] estreinatu zen 2020ko azaroan.[6] Imanol Rayok zuzendu zuen filma; thriller beltza da, eta Donostiako 68. Zinemaldian aurkeztu zen.[7] Miren Gorrotxategiren eleberriaren egokitzapen librea da.[8]

2021eko urtarrilean, bigarren eleberria plazaratu zuen: Sotoan gordeak.[9][10][11] Lan hau (H)ilbeltza bekaren ondorioz etorri da, 2020ko irabazle[12] izan baitzen. Beka hori Baztango Udalak ematen du,[13] (H)ilbeltza elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen laguntzarekin, euskal literatura beltza hedatzeko eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz. Bekaren 2021eko deialdian, aldiz, Miren Gorrotxategi epaimahaikidea izan zen, Garazi Arrula (Txalaparta) eta Joseba Otondo (Baztango Udala) kideekin batera. 2020an adierazi zuenez, ez du berriro lehiaketa batera aurkezteko asmorik, sortzen segitu duen arren. [14]

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aizbitarte, Nagore. «Miren Gorrotxategi: "Niretzat txikitatik izan da gozamena idaztea"» Uztarria 2021-02-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).
  2. «Miren Gorrotxategik irabazi du Augustin Zubikarai saria» Elkar 2015-10-30 (Noiz kontsultatua: 2017-07-04).
  3. «Irakaskuntza ertainetako Urruzuno Literatura Lehiaketa 2015: lan sarituen bilduma» www.ivap.euskadi.eus 2019-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-22).
  4. Mendiguren Elizegi, Xabier: "Miren Gorrotxategi", Hegats. Euskal Idazleen Elkartearen Literatur Aldizkaria, 54. zk. (2016), 82-85 or.
  5. Sarasola, Ainhoa. «Misterio bat filmatzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  6. Arin, Nagore. «Kanpai hotsa mendeku goseari» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  7. Agirre, Ainhoa Larretxea. ««Ikusleak osatu behar du pelikula»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  8. Urkizu, Urtzi. «Hezurrak epeltzen dituen su bizia» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  9. SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-01-15). ««Sotoan gordeak» eleberria aurkeztu du Gorrotxategik» GARA (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  10. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  11. «'Sotoan gordeak' eleberria aurkeztu du Miren Gorrotxategik - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
  12. Berria. «Miren Gorrotxategi idazleak irabazi du (H)ilbeltza beka» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  13. «HILBELTZA BEKA» Baztango Udala / Ayuntamiento de Baztan 2020-01-10 (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  14. «Literatur sariketen gazi-gozoak» Aizu! (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  15. Eslava, Ane. «Ardoarekin batera gordetako sekretuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  16. Oiarzabal, Mailo. «'Lima' aurkeztu du Miren Gorrotxategik, gaztetxoei zuzenduta idatzi duen lehen eleberria» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]