Mireya Perea
| Mireya Perea | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Charalá, 1961 (64/65 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Gasteiz / Vitoria hiria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea eta aktibista |
Mireya Perea (Charalá, Kolonbia, 1961) Gasteizen bizi den irakasle eta aktibista da; Kolonbiako nekazari eta irakasleen alde egiteagatik jaso zituen jazarpenengatik errefuxiatu behar izan zuen Euskal Herrian. Besteak beste, Kira Arabako errefuxiatuen eta etorkinen koordinakundeko federazioko presidentea da. [1][2][3]
Kolonbian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuingurua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonbiako Santander Nazio Askapenerako Armadak (ELN), Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC), talde paramilitarrek eta Indar Militarretako kideek lehiatzen zuten; hori zela eta, giroa gero eta bortitzagoa bihurtu zen. Desplazatutako Biztanleriaren Erregistro Bakarraren arabera (RUPD), 90eko hamarkadan 4.766 pertsona atera ziren Santanderreko Sabana de Torresetik.
1997an, Amnistia Internazionalak txosten baten bidez ohartarazi zuen erakunde humanitarioen eta giza eskubideen aldeko erakundeen aurkako jazarpenak, mehatxuak eta erasoak ugaritu egin zirela bertan, bai naziokoak, bai nazioartekoak. [4]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kolonbian bizi zela, Mireya Perea Giza Eskubideen Eskualde Batzordeko zuzendarikide eta hezitzaile izan zen Sabana Torreseko institutu batean. Maistra gisa eskolaratuta ez zeuden haurrak eskolaratzen saiatu zen; eta aktibista gisa, ordea, nekazarien desagerpen behartuak salatu zituen. Horregatik, talde paramilitarren eskutik heriotza-mehatxuak jaso zituen etengabe.
Bere senarra, Mario Humberto Calixto, hura ere Eskualde Batzordeko zuzendaria, 1997ko abenduaren 23an hiltzen saiatu ziren bi paramilitar. Gabon horietan bertan, Pereak eta bere familiak Kolonbiatik ihes egin behar izan zuten. Lan egiten zuten udalerritik atera zirenean, ez zuten apenas ezer eraman: bost poltsa orotara, nork berea; hiru arropa-aldaketa eta hortz eskuila. [5]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogei urte baino gehiago darama Mireya Pereak Euskal Herrian errefuxiatuta, eta bertatik jarraitzen du aktibismoan lanean. Kolonbian gertatzen denari ahotsa jartzen jarraitzen du; esate baterako, Bachué elkartearen (Hego Amerikako errefuxiatuen kolektiboa) kide izateaz gain, Kira Arabako errefuxiatuen eta etorkinen koordinakundeko federazioko presidentea ere bada. Era berean, hitzaldi, solasaldi eta mahai inguru ugaritan parte hartzen du Euskal Herrian dagoenetik. [6][7][8][9][10][11][12]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2026an Silvia López-Rodriguez antropologoak Desterradas liburua argitaratu zuen, bertan jazarpena bizi izan duten Kolonbiako zenbait emakume ekintzaileren historia kontatu zuen, tartean Mireya Perearena.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Iraola, Arantxa. (2014-07-17). ««Jendearen sumin arrazista pizten dute Marotok eginiko adierazpenek»» Berria (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Espectador, El. (2018-11-17). «ELESPECTADOR.COM» ELESPECTADOR.COM (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Ingelesez) Mireya Perea. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Ingelesez) MIREYA PEREA. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Ingelesez) MIREYA PEREA. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ ««Mediante este proyecto podemos hablar y trabajar los derechos, el empoderamiento y el amor propio»» Hala Bedi (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ https://www.mundubat.org/wp-content/uploads/archivos/201505/jornadasprocesospazcolombia.pdf
- ↑ Kolonbiako bakearen aldeko mahai soziala – Eskubidez. (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ https://www.ongdeuskadi.org/wp-content/uploads/2023/10/PDF-programa-jor-eskuibdez.pdf
- ↑ Ikerne, Zarate(e)ko. (2025-12-02). «Kolonbiako erbesteratuen topaketa, ostegunean» Oarsoaldeko Hitza (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sansinenea, Martin. (2025-12-02). «El segundo encuentro de Exiliados Colombianos se celebrará mañana» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-05-31).
- ↑ «Presentación del libro: Desterradas: historias de resistencia en el exilio colombiano. | Asociación Freytter Elkartea (AJAFR) – Asociación – Estudios sobre violencia política en América Latina. Elkartea – Latinoamerikako bolentzia politikoaren gaineko ikerketak.» www.freytter.eus (kontsulta data: 2026-05-31).