Miriam Garcia Pascual

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Miriam Garcia Pascual
Bizitza
Jaiotza Tafalla1963ko uztailaren 14a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Meru Peak (en) Itzuli1990eko maiatzaren 25a (26 urte)
Heriotza modua : Elur-jausia
Jarduerak
Jarduerak eskalatzailea eta mendigoizalea

Miriam Garcia Pascual (Tafalla, 1963ko uztailaren 14a - Meru Nord, Indiako Garhwal mendigunea, 1990eko maiatzaren 25a) nafar eskalatzailea izan zen. Pedagogian lizentziatu zen 1986an, eta poemak eta bestelako testuak idaztearen zalea zen.

Yosemiten 7 aldiz egon zen "El Capitán" mendian eskalatzen eta aitzindaria izan zen emakume moduan. Peruko Andeetan (Alpamayo eta Huascarán), Malin eta Patagonian ere ibili zen.

26 urtez hil zen Indiar Himalaian.

Liburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Bájame una estrella" argitaratu zuten 1991an haren egunerokoan idatzitakoa eta marraztutakoa jasoz. Liburuan oinarrituta, Juanjo San Sebastianek izen bereko dokumentala egin zuen. Askatasunaren aldeko aldarrikapena da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]