Edukira joan

Miriana Conte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miriana Conte

(2025)
Bizitza
JaiotzaQormi2000ko abenduaren 17a (24 urte)
Herrialdea Malta
Hezkuntza
Hizkuntzakmaltera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Genero artistikoapop musika

Facebook: miriana.conte.10 Instagram: mirianaconte Spotify: 0yuQFQjDi5q4Osqrcu5DqN Musicbrainz: f3f7ef9f-cc81-4e06-8a86-3e70de6590a6 Edit the value on Wikidata

Miriana Conte (Qormi, Malta, 2000ko abenduaren 17a) abeslaria da, pop estilokoa. Artista 2025eko Eurovision Abesti Lehiaketan Maltako ordezkaria izateko aukeratu zuten, "Serving" izeneko abestiarekin.

Musika ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miriana Contek 2016 urteko bukaera eta 2017 urteko hasiera artean hasi zuen bere musika ibilbidea. Horrela, 2016 urteko abenduaren 21ean, Conte Malta Eurovision Song Contest 2017 urtean "Don't Look Down" abestiarekin lehiatzeko hautatutako hamasei parte-hartzaileetako bat zela iragarri zen. Han, 2017 urteko otsailaren 18an, 16. eta azken postuan bukatu zuen 156 punturekin.[1][2] Geroago, 2017 urteko urriaren 11n, Malta Eurovision Song Contest 2018 urteko finalean parte hartzeko hautatu zuten berriro[3], eta 12. postuan bukatu zuen 14 punturekin.[4] Halaber, Miriana Contek The X Factor talentu-saioaren Maltako bertsioaren lehenengo edizioan parte hartu zuen, eta 4th Line taldea sortu zuenetako bat izan zen, eta azken etapara heldu zen. 2019 urtean, taldea utzi zuen[5]. Urte berean, Maltako X Factor saioaren bigarren edizioan ere hartu zuen parte, bakarlari gisa, baina ez zen finalera heldu. Maltako artista talde batekin, 2019 urteko Maltako Harrotasun Asteko ereserkia grabatzen izan zen, Roll the Dice izeneko kanta.[6]

Hiru urte beranduago, Contek Malta Eurovision Song Contest 2022 txapelketan parte hartu zuen "Look What You've Done Now" abestiarekin, eta seigarren postuan geratu zen finalean.[7] 2023 urteko urriaren 18an, Malta Eurovision Song Contest 2024 urteko partaideen artean iragarri zen "Venom" abestiarekin eta gero, zozketa bidez, azaroaren 17an laugarren eta azken finalaurrekoan hartu zuen parte.[8] Errondaren bukaeran, azaroaren bukaeran, 2024 urteko otsailaren 3ko finalerako sailkatuen artean zegoela jakinarazi zuten.[9] Bertan, bederatzigarren postuan bukatu zuen sailkapen nagusian 25 punturekin.[10]

2024 urteko abenduaren 12an, Miriana Conte Malta Eurovision Song Contest 2025 txapelketarako "Kant" abestiarekin hautatutako 24 finalistetako bat zela iragarri zen.[11] Bigarren finalaurrekoan sailkatu ostean, finalean telebotoak irabazi zuen eta lehen geratu zen sailkapen orokorrean 182 punturekin, 2025eko Eurovision Abesti lehiaketan Malta ordezkatzeko hautatua izan zelarik,[12][13] nahiz eta abestiaren izenburua aldatu egin zuen "Serving"-ek, Europako Irratidifusioko Batasunarentzat "Kant" ("kantua" malteraz) ingelesezko hitz eskas bat bezala hartua zelako ("cunt") eta kantuaren hitz hori zentsuratu egin zelako.[14] Lehiaketan, 17. postuan bukatu zuen, 91 punturekin: 83 epaimahaiarenak eta 8 telebotokoak.[15]

Izenburua Urtea Posizio onenak arrakasta-zerrendetan Albuma edo EP
MLTAir.
"Don't look down" 2017
"Rocket" 2018
"Look What You've Done Now" 2022
"Venom" 2024
"Kant / Serving" 2025
"—"(e)k zerrendetara iritsi ez zen edo lurralde horretan kaleratu ez zen grabazio bat adierazten du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gallagher, Robyn. (2016-12-21). «MALTA: PBS REVEALS 16 FINALISTS FOR MALTA EUROVISION SONG CONTEST 2017» wiwibloggs.com.
  2. «Malta: MESC 2017» Eurovisionworld.
  3. «Who will represent Malta in 2018? 16 finalists revealed!» eurovision.tv 2017-10-12.
  4. «Malta: MESC 2018» Eurovisionworld.
  5. X Factor Malta Singer Miriana Conte Is Back In The Spotlight After Leaving Girl Group 4th Line. .
  6. Claudia Faniello leads Malta Pride 2019 anthem "Roll the Dice". .
  7. «Record TV audience – over half a million viewers watch Eurovision Song Contest» TVMNews+ (PBS) 2022-02-20.
  8. Conte, Davide. (2023-11-16). «Malta: Malta Eurovision Song Contest 2024 Show Four Running Order Announced» Eurovoix.
  9. Cano Alcalá, Beatriz. (2023-11-24). «MESC 2024: Conoce los 12 finalistas que aspiran a representar a Malta en Eurovisión 2024» ESCplus España.
  10. Magri, Giulia. (2024-02-04). «Sarah Bonnici to represent Malta at the Eurovision Song Contest» Times of Malta.
  11. Granger, Anthony. (2024-12-11). «🇲🇹 Malta: Malta Eurovision Song Contest 2025 Participants Reveal Show Announced» Eurovoix.
  12. «Miriana Conte will represent Malta at the Eurovision Song Contest 2025» eurovision.tv 2025-02-09.
  13. «Miriana wins the Malta Eurovision Song Contest, will represent Malta in Basel» Times of Malta 2025-02-09.
  14. «Controversia en Eurovisión 2025: La canción maltesa "Kant" genera debate y veto en la BBC» La Razón 2025-02-13.
  15. Mancheño, José Miguel. (2025-03-13). «Miriana Conte cantará «Serving»: el nuevo título de la propuesta de Malta en Eurovisión 2025 recibe la aprobación de la UER» ESCplus España.


Aurrekoa
{{{aurrekoa}}}
{{{titulua}}}
{{{epea}}}
Ondorengoa
{{{ondorengoa}}}

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa:

Sarah Bonnici

«Loop» abestiarekin

Malta 2025eko Eurovisión Abesti lehiaketa Hurrengoa:

-