Miribilla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Miribilla
Flag of Bilbao.svg Bilbo, Ibaiondo, Euskal Herria

Miribilla.jpg

Etxebizitza berriak eta parkearen ikuspegia.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Bilbo
Koordenatuak 43° 15′ 10″ N, 2° 55′ 40″ W / 43.25277778°N,2.92777778°W / 43.25277778; -2.92777778Koordenatuak: 43° 15′ 10″ N, 2° 55′ 40″ W / 43.25277778°N,2.92777778°W / 43.25277778; -2.92777778
Miribilla hemen kokatua: Euskal Herria
Miribilla
Miribilla
Miribilla hemen kokatua: Bizkaia
Miribilla
Miribilla
Miribilla hemen kokatua: Bilbo
Miribilla
Miribilla
Miribilla (Bilbo)
Azalera 0,44 km²
Posta kodea 480XX

Miribilla Bilboko auzo bat da. Bilboko auzorik berrienetakoa izanda, orain dela gutxirarte gune bat zen eta ez zuen legezko auzo izaera. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Ibaiondoko barrutiaren barruan. Guztira 439.566 metro karratu dauzka. Guztira 3.000 etxebizitza baino gehiago eraiki ziren 2004-2016 urteeen tartean.

Izenaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miribilla hitza gaztelaniatik eratorritako hitz bat da. Izan ere, gune hori aspaldi Miravilla deitzen zioten, hau da, hiribilduari begiratzeko tokia. Hitz horretatik Mirivilla eta gero euskaratutako Miribilla sortu ziren. Inguruan, hainbeste meategi zeuden eta kale batek meategietako baten izena gorde du, San Luis Meategiaren kalea hain zuzen ere.

Lurraldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miribillako auzoa honako muga hauek ditu Bilboko Udalaren arabera: Iparraldean Bilbo Zaharrarekin muga egiten, San Luis Meategiaren kalea, On Klaudio Gallastegi kalea eta Askatasuna kalea; ekialdean Mirafloreseko biaduktua; hegoaldean, San Adrianeko auzoarekin bat eginez, David Zalbide suhiltzailea kalea, Doctor Espinosa Oribe kalea eta Emiliano Arriaga parkea. Azkenik mendebaldean Zabala auzoarekin muga egiten du, bertan, Angela Figuera kalea, Xenpelar kalea, Zabala zeharkalea eta Andres Eliseo Mañarikua kalea ditu mugakideak.[1]

Miribillako behe aldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldi berean, Bilbo Zaharrean kale bat dago Miribilla izena duena. Bertan hainbeste etxe berri egin dituzte orain dela gutxi. "Miribillako beheko aldea" bezela ezagutzen bada ere, ez da Miribillako auzoaren zati bat.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miribilla, beti egon izan da industriarekiko oso loturik, XIX. mendean zehar meategiak zabaldu zituzten bertan, eta XX. mendearen erdialdera arte martxan egon dira. Guztira hiru meategi egon ziren Miribillan, San Luis meategia, Malaespera meategia, eta Abandonada meategia.

1950eko hamarkadaren erdialdera, behin minerala ia agorturik zenean, itxi egin zituzten. Urteak aurrera egin ahala, meategiak zeuden lurrak eta inguruko etxebizitzak degradatzen joan ziren. Gunea eraberritzeko lehen pausoak 1990eko hamarkadan hasi ziren ematen. Bilboko udalak egitasmo berria aurkeztu zuen, etxebizitza berriak eta beste hainbat azpiegitura berri eraikitzeko. 1997. urtean "Bilbo Eder" izeneko enpresa sustatzaileak, Miribillarako plana prestatu zuen. Auzo berria Iñaki Aurrekoetxea bilbotar arkitektoak diseinatu zuen horrela. Lehen harria 1999ko uztailaren 29an jarri zen. Hasierako urtean gunearen hiritartze lanak egin ziren, kaleak, espaloiak eta abar. Ondoren, etxebizitzen eraikuntza hasi zen.

Guztira 2.977 etxebizitza berri eraiki dira, Bilboko "Zabalgune" berri honetan. Horietatik, 1.935 etxebizitza Babes ofizialekoak, eta 1.042 salmenta librekoak. Lehen etxebizitzak 2003. urteko amaierarako amaitu ziren, eta gaur egun etxebizitza gehienak amaiturik daude.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikitakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoari buruzko datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Eraikinak guztira: 34
  • Auzoaren azalera: 439.566 m2

Auzokide ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo