Mirlitoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirlitoi
Deskribapena
Motasinging membranes (en) Itzuli eta voice changer (en) Itzuli
Hornbostel-Sachs sailkapena242

Mirlitoia menbranofonoen familiako perkusiozko musika tresna sinple bat da. Tonu barietateak gehitzen ditu bertatik ahapetik kantatzen denean. Honek, pertsona baten ahotsaren soinua aldatzen du, hodiari konektatuta duen mintzari esker. Musika tresna honen jatorria, antzinako tribu afrikarretatik dator. Hauek, mirlitoia edo kazooa, elkarren artean hitzegiteko edo animalia batzuen soinuak imitatzeko erabiltzen zuten, duela ehundaka urte. Amerikan ere existitzen zen, Kristobal Kolon bertara heldu aurretik. Mirlitoia edo kazooa, egungo forma komertzialean, Alabama izeneko afroamerikar batek asmatu zuen XIX. mendean. Jotzeko, dagoen musika tresnarik errazenetako bat da.

Noiz edo noiz, musikari profesionalek ere erabili dute. Gainera, Cadizko Inauterietako taldeek erabilitako oinarrizko musika tresnetako bat da. Bitxikeria bezala, geroz eta gehiago zabaltzen ari da maite den norbaiti kazoo bat oparitzea, betirako maitasunaren ikur dela esaten duen sineskeria. Jasotzen duenak, herriminezko aieneak egiteko erabili beharko du, oparia egin duena, jaso duenarengandik oso urruti aurkitzen baldin bada.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika tresna hauek, ehundaka urtetan erabili izan dira, norbaiten ahotsaren soinua disimulatzeko edo animalien soinuak imitatzeko, sarri, xede zeremoniatsuetarako. Vest Alabama izeneko gizona, musika tresna horretan oinarritu zen bere musika tresna asmatzeko, XIX. mendean, Georgia estatuko Macon herrian. Lehenengoa, Maconen bizi zen Tadeo von Clegg erlojugile alemaniarrak fabrikatu zuen Vest Alabamarentzat. Kazooa, Georgia Estatuko Azokan zabaldu zen, 1852an. Metalezko lehen kazooak, Edenen New Yorken fabrikatuak eta patentatuak izan ziren, non, oraindik ere, jatorrizko lantegian egiten diren.

Mirlitoientzako musikalanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]