Edukira joan

Mise Éire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mise Éire
Jatorria
Egilea(k)Patrick Pearse
Argitaratze-data1912
Ezaugarriak
HizkuntzaIrlandako gaelera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Mise Éire (euskaraz: «Irlanda Naiz») Patrick Pearse politikari eta olerkariak irlanderaz idatziriko olerkiaren izenburua da.

Aldi berean 1959an George Morrisonek 1896 eta 1918 urte bitarteko irlandar historia azaltzeko burutu zuen dokumentalaren izenburua ere bada: O'Donovan Rossaren hileta eta James Connollyren inguruko oharrekin hasten da, gero Bazko Altxamenduko Patrick Pearsen aldarrikapena eta Irlandar Independentzia Gerrarekin jarraitzen duelarik.

Mise Éire izena Seán Ó Riadak filma horretarako egin zuen musikaren izenburua ere bada.

Bestalde Glasgow (Eskozia) hiriko irlandar musika talde baten izena da.

Irlanderaz

Mise Éire - sine me ná an Chailleach Béarra.
Mór mo Ghlóir - mé do rug Cú Chulainn cróga.
Mór mo náire - mo chlan féin do dhíol a máthair.
Mise Éire - uaigní me ná an Chailleach Béarra.

Euskaraz

Irlanda naiz – Bearako Atsoa baina zaharragoa naiz.
Handia nere Loria – Cúchulainn handiari titia eman nion.
Handia nere lotsa – neure semeek ama saldu dute.
Irlanda naiz – Bearako Atsoa baino bakartiago nago.

Mise Èire filma atalka ikusi ahal izateko sakatu honako lotura hauetan:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]