Edukira joan

Misiolariaren jarrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Misiolariaren jarrera: emakumea etzanda eta gizona bere gainean.

Sexu harremanetan, misiolariaren jarrera gizon baten eta emakume baten artean koito edo sarpen baginala egiteko jarrera bat da. Misiolariaren jarreran emakumea bizkarrez etzanda dago eta gehienetan hankak zabaldurik (azken hau sarpena errazagoa izan dadin), gizona bere gainean jartzen dela. Bikote batean amodioa adierazteko nahiago izaten diren sexu jarreretako bat da, horretan maitaleek elkarri begiratu eta gorputzek elkar ukitzen dutelako. Aldaerak ere daude, adibidez, emakumeak hankak gizonaren sorbalden gainetik jartzen dituenean, sarpena sakonagoa izan dadin.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]