Miskatonic Unibertsitatea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Miskatonic Unibertsitatea (ingelesez Miskatonic University) H. P. Lovecraft estatubatuar idazleak bere eleberri eta idazlan ugari kokatzeko asmoz sortutako fikziozko unibertsitate bat da.

Idazlan horien arabera, AEBetako Massachusetts estatuko Arkham fikziozko hirian dago, zehazkiago Miskatonic fikziozko ibaiaren ertzean, hartatik izen hartzen baitu. Itxuraz, 1690ean sortu omen zen, eta bere leloa honakoa da: "Ex Ignorantia Ad Sapientiam; Ex Luce Ad Tenebras" ("Ezjakintasunetik Jakintzara; Argitik Iluntasunera").

Bere liburutegian hainbat liburu arkano daude, tartean Nekronomikon delako arabiar grimorioa, Lovecraften idazlan askotan aipatzen diren ezkutuko ezagupenen jagolea. Bere eleberri eta idazlanetan Miskatonic Unibertsitateak urrutiko herrialdeetara doazen espedizio eta bidairiak diruz lagundu edota protagonistak bertan irakasle izatea ohikoa izaten da.